Txillardegik uko egin dio ohorezko euskaltzain izateari
Joan den astean Euskaltzaindiak Gasteizen egin zuen osoko bilkuran, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen, 11 guztira. Horien arten dago Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Erabili.com-en idatzi du gaur Txillardegik, izendapen horri uko egiten diola esanez.
Txillardegik azaltzen duenez, "Euskaltzaindiak Euskaltzain Urgazle izendatu ninduen 1957ko Irailaren 26an. Geroztikako 47 urte horretan, honegatik edo hargatik, ez nau Euskaltzain Oso izendatu." (...) "Oraingoan, gaur prentsa bidez ikasi dudanez, nire irizpideaz kontsultatu gabe, Ohorezko Euskaltzain izendatzea erabaki du."
"Askotan esan eta idatzia dut, ordea (Hemeroteka lekuko) ez nagoela prest orain neure euskaltzain mailan aldaketarik batere onartzeko. Areago Euskaltzaindiak alor desberdin batzutan hartua duen bidea gaitzesten dudalarik."
Bestetik, ikamikarik ez duela nahi adierazi du eta gai honetaz ez duela besterik esango.
Txillardegiren mezu osoa duzue www.erabili..com-en
Euskaltzaindiak izendatu zituen hamaika ohorezko euskaltzain berriak
- Alvarez Enparantza, Jose Luis, Txillardegi
- Apezetxea, Pello
- Artola, Koldo
- Barrenengoa, Federico
- Camino- Hasquet, Josep
- Dirassar, Jean-Baptiste
- Intxausti, Joseba
- Lopategi, Jon
- Oroz, Patxi
- Orpustan, Jean-Baptiste
- Rotaetxe, Karmele
Erantzunak kargatzen...