Datorren ostiralean, irailak 12, hasiko den Open Sestao Basque Country xake txapelketan parte-hartzaileek ez dira herrialde-banderekin lehiatuko. Euskal antolakuntza saiatu zen Israelgo jokalariei esaten ez zezatela jokatu beren estatuko banderarekin, baina kasua Isralego hedabideetan zabaldu zen, eta FIDE nazioarteko federakuntzak esku hartu zuen, hori egitea debekatuz Sestaokoei. Ondorioz, guztiak bandera gabe lehiatzea erabaki du antolakuntzak. 235 xakelari daude izena emanda, eta zazpi Israelgoak dira,
Lehiaketa honen 40. edizioa izango da aurten, eta partehartzaileak indibidualki etortzen dira, ez taldeka. Jokalari bakoitzak bere estatu-banderarekin jokatu ohi du nazioarteko xake txapelketetan, salbu eta Errusia eta Bielorrusiakoek 2022tik zeinak FIDE nazioarteko banderarekin aritzen diren (baldintzak malgutu zaizkie aurten dena dela). Joan den astean, Bilbon Espainiako Vueltan gertatutakoaren ondoren, oharra bidali zien Sestaoko antolakuntzak Israelgo jokalariei, FIDE banderarekin jokatu beharko zutela, segurtasun arrazoiak zirela medio. Erabaki hori txapelketako arbitroekin eta Espainiako Xake federakuntzarekin adostuta zegoela idatzi zuten Sestaokoek.
Oharra jasotako jokalari israledarrak hedabideekin kontaktuan jarri ziren, eta Elad Simchayoff kazetari israeldarraren bidez, kontua azaldu zen N12 News telebista kateko albisteetan, eta hortik txibatazoa FIDEra iritsi zen. FIDEk Israelen aldeko jarrera hartu zuen berehala, eta serio ohartarazi Euskal Herriko antolatzaileei. Onartu ezean, Open Basque Country txapelketak bere izaera ofiziala galduko luke, eta ezingo lieke punturik eman parte-hartzaileei. Antolakuntzak, azkenean, beste neurri hori hartu dute, inortxo ere ez banderarekin. Hemen kontatua auzia Enfoque Judío agerkari espainol pro-sionistan, eta EITBren Orain albistegian. Jokalari israeldarrek jasotako gutun batean, antolakuntzak onartzen du FIDEk esandakoa, baina segurtasun osoko egoera ziurtatzeko modurik ez dutela gogorarazten diete.
Open Sestao Basque Country egiten saiatu dena, urrats xumea izanda ere, ez du Euskal Herriko beste erakunde, kirol antolakuntza edo klubek egin orain artean. Baliteke istiluak ebitatzea izatea antolakuntzaren gogoan, eta Israldik etortzea espero den zazpi jokalarien segurtasuna bermatzea nolabait, baina keinu bat izan da Israelen presentzia "grafikoa" galerazteko, eta hori bada zerbait. Aurtengo 2025-2026 denboraldi honetan, adibidez, Ahtletic Club gizonezkoen futbol taldea eta Baskonia gizonezkoen saskibaloi taldean, Europako lehiaketetako zozketetan sartu dira, zurigorriak daude lehiaketa-panelean Maccabi ere badago, eta saskibaloikoan Maccabi eta Hapoelekin ageri da Baskonia. Oraingoz gurutzaketek ez dituzte talde horiek Bilbora edo Gasteizera ekarriko, baina hori zoriak edo emaitzek bakarrik ebitatuko dute, ez itxura batean Athletic Clubek edo Baskoniak.
Erantzun
Sartu