Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten al du?

Sustatu
2005-01-20 10:01

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan konfiguratuta duzu? Badakizu minutu bateko kontua dela, eta ez duzula ezer instalatu behar?

Duela bi urteko albistea da hau, baina berriz hona ekartzea pentsatu dugu, ahaztuta egongo delakoan.

Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitza euskaraz egin dezan.

Zertarako?

  1. Eduki elebidun edo eleanitza duten webguneetan zuzenean euskarazko bertsioa jasotzeko. (Hiru.com-en adibidez)
  2. Euskararen pisu espezifikoa handitzeko interneten. Estatistiketan aurrerako azalduko gara euskaldunak eta kontutan hartuko gaituzte.

Oso erraza eta azkarra da

Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara jartzen!

Sustatun jarri dugu ( hemen ) hizkuntza aukera ongi egiten lagunduko dizun tresna.

Onena da, ez duzula ezer instalatzen ibili behar, eta berdin du zure nabigatzailea zein hizkuntzatan dagoen. Zure nabigatzailea erdalduna izan daiteke, eta zuk euskarazko identifikazioa jarrita izan.

Nabigatzaileak euskaraz

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu