
Aurtengo Anton Abbadia saria Tinko Euskara Elkarteak jasoko du, abenduaren 1ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian. Tinko Euskara Elkarteak hamar bat urte daramatza zinemaren munduan euskararen erabilera bultzatu nahian.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Jardunaldi Ibiltarien barne egin zuen hitzaldia Bilbon Pablo Suberbiolak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.
Bilbon euskara aspaldi galdua zela uste zuten askok edo ia denek, baina ASAPALA Euskara Elkarteak argitaratutako Iñaki Gaminderen liburuak eta CDak ("Bilbotarron euskararen zuzuan") agerian utzi digute Bilbon euskara ez dela inoiz galdu, bizirik dagoela. Iñakik azken 25 urteotan batu izan ditu bilbotarron euskararen testigantzak. Bilboko euskaldunei entzuteko abagunea da, ordea, eskaintzen digun berrikuntza nagusia.
"Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa" sinatu dute Kontseiluaren ekimenez Bilboko Euskalduna Jauregian izandako sinaketa ekitaldian. Euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte publikoki 11 alderdi politiko eta sindikatuk.
Hezkuntzan hizkuntza eskubideak bermatzen ote diren aztertzea izan da Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako sinposioaren helburua. "Hizkuntz Eskubideak Hezkuntzan" izenburupean nazioarteko zein bertako hainbat adituk parte hartu du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian bi egunetan zehar egin den sinposio honetan.
Santurtziko Udal Euskaltegiak, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, Hizkuntzen Portfolio Europarra ezagutarazteko kanpaina jarri du abian.
HAEE-IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak ostiralean Erroman izenpetu zen Europako Konstituzioaren euskal lehen itzulpena egin du Atzerri Arazoetako Ministerioaren eskariz. Testua Erromara eraman omen zuen dagoeneko Zapaterok.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako Nazioarteko Sinposioa azaroaren 3an eta 4an egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Sinposio honen bitartez, Behatokiak Euskal Herrian dauden hezkuntza-sistemez hausnartzeko aukera eskaini nahi du, baita hezkuntza-sistemek hizkuntz eskubideak bermatzen ote dituzten aztertu eta etorkinak integratzeko ekimenen berri eman ere.
Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza eta Literatura Sailak antolatu ditu jardunaldiak. Urriaren 27, 28 eta 29an egingo dira Bilbon. Euskal eremuari buruz egindako hizkuntzalaritza ikerlanak ezagutzera emateko xedea izango dute: euskara, erromantze aldaerak eta hizkuntza ukipena, hala gaur egungo ikuspegitik nola historikotik.
Hogei urte luze pasatu dira SENEZ aldizkariaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik, eta hori ospatzeko, bi argitalpen ateratzea erabaki zuen EIZIE elkarteak: batetik urteroko alea (besteak beste, Zuzenketaren gaineko jardunaldietako mintzaldiak biltzen ditu 27. zenbakiak), eta bestetik "Senez Grafikoa" liburua, guztiz berezia.
Horien aurkezpena egingo du elkarteak urriaren 26an.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak udazkenerako jardunaldi ibiltariak antolatuko ditu. Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian izango dira hitzaldiak, azaroaren 16an, 18an, 25ean eta 30ean. Urteroko jardunaldion helburua da euskara elkarteen jardunean funtsezkoak diren prestakuntza beharrak asetzea.
1998tik hona ibilibide luzea egin du santurtzieus.com webguneak.
Gaurtik aurrera eta software librean oinarrituta, webgune berria martxan da!
Bat-batean, zalantza dugu botila ardoak tradiziorik ote duen euskal literaturan. Baina begiratu besterik ez dago gure klasikoen erabileran, ikusteko tradizio horrek ildo sakonak dituela. Eta ildo horiek gaur arte iraun dutela.
Aste honetako ostegunean, hilak 7, Eskolak Euskaldundu behar du kanpainaren aurkezpena egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Bilboko La Bolsa eraikinean egingo da.
Zer esan nahi dugun, bata ala bestea aukeratuko dugu. Gaur egun, berriz, euskal idazle on askok ez dute bereizten botila bat ardo eta ardo botila bat. Hemen duzue adibide mordoa.