Teknologia albisteak

“Alderdiek indar berriz ekin behar diote euskararen normalizazioari”

Itxaso Ferreras - kontseilua
2005-05-30 : 15:05

Legegintzaldi berri honetan hizkuntza-politikak lehentasunekoa izan behar duela uste du Kontseiluak. “Alderdiek erantzukizunez joka dezaten eta normalizazioari beharrezko bultzada eman diezaioten dei egiten dugu”, adierazi du Kontseiluko Lehendakariak, Joanmari Larrartek.

Publizitatea

Hamaika erakunde politiko eta sindikalek euskarak irakaskuntzan duen garrantzia azpimarratu dute

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-25 : 15:05

Kontseiluak proposatutako “Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa” sinatu zuten erakunde politikoek eta sindikalek euskarak irakaskuntzan duen garrantziari buruzko idatzi bat zabaldu nahi dute, Bilboko Bertendona ikastetxean itxialdian dauden bitarteko ikasleen jarreraz hausnarketa egin nahian.

Babes ezazu euskara ikasle bat-Gobernua Zeu Izan

Maider Sukunza
2005-05-25 : 13:05

IKA-k babesle kanpaina hau jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Nafarroako Gobernuak euskaltegi eta gau eskolei diru laguntzetan egindako murriztapenei aurre egitea du helburu, Nafarroako Gobernuak ikasleko kendu diena eskuratuz.

4

"Legebiltzarreko mahaikideek euskaldunak izan behar dute”

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-24 : 13:05

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrreko mahaikideek euskaldunak izan behar dutela aldarrikatu du Parlamentuko lehendakaritza hautatzearen emaitza aztertu ondoren. “Mahaia osatzen dutenek euskara ez jakiteak hizkuntzaren erabilera oztopatzen du”, salatu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Ahozko euskararen inguruko ikerketari nondik eragin?

Ainhoa Latatu - UEU
2005-05-17 : 10:05

Hizkuntzalaritza teorikoa zein aplikatua, beriziki idatzizkora lerratzen dira. HIZTEKeko mintegiak alorreko gaurkotasunari heldu nahirik ahozko hizkuntzalaritzaren ikerketa ezagutzeko aukera emango digu ostiral honetan, hilaren 20an.

2

Administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-12 : 10:05

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2004 urteko txostena aurkeztu du. Ondorio nagusi bezala, hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazio guztietan urratzen direla nabarmendu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. "2004an aurreko urteetakoa errepikatu da, honek egoeraren larritasuna agerian jartzen du".

Ordenagailuz lagundutako itzulpena

Josu Waliño - Elhuyar Fundazioa
2005-05-11 : 12:05

Aurtengo EHUko Udako ikastaroetan, saio bat antolatu du Elhuyar Fundazioak: "Ordenagailuz lagundutako itzulpena" da izenburua. Itzultzaileei informatikak eta hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnek eskain diezaieketen laguntza ezagutaraztea da ikastaroaren helburua.

Euskarari zor zaiona

Oinarriak - Oinarriak
2005-05-10 : 10:05

Oinarriak elkarguneak euskarari zor zaiona kanpaina jarri du martxan aurten ere.

9

Xuxen on-line kontsulta daiteke

Sustatu
2005-05-03 : 14:05

Orain arte, Xuxen ordenagailuetan instalatu behar zen erabili ahal izateko. Euskarazko zuzentzaile ortografikoa on-line kontsulta daiteke orain.

Euskal Tonbola, euskararen alde

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-04-29 : 17:04

Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko baliabideak lortzeko helburuarekin. "Euskal Tonbola herriz herri joango da euskararen konpromisoa zabaltzen", azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Orotariko Euskal Hiztegia osatu dute

Sustatu
2005-04-27 : 14:04

Hemezortzi urte pasa dira lehenengo liburukia argitaratu zenetik eta dendetan da Orotariko Euskal Hiztegiaren azkeneko liburukia, Ut-Zuz edukia duena. Guztira 16 liburukik osatzen dute hiztegia, 125.987 sarrera eta 14.028 orrialderekin.

EMUN kooperatibak euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du

EMUN KOOP E - EMUN KOOP E
2005-04-14 : 11:04

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi dugu, horretarako interesa duzuenoi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu. Curriculuma bidali ahal izateko baldintzak honakoak dira: euskararen normalizazioan esperientzia edota euskalgintzan esperientzia izatea.

1

Gazte hizkera nazionalaren bila

Olatz Lasagabaster - Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
2005-04-07 : 21:04

Amaitu dira Azpeitian atzo eta gaur artean izan diren gazte hizkerari buruzko jardunaldiak. Arrakasta handia izan dute, ehun lagunek baino gehiagok hartu dute parte eta helburuak beteta, gustura agertu dira antolatzaileak. Euskarazko gazte hizkerak dituen arazoak aztertu eta aurrera begira urrats sendoak eman beharra dagoela ikusi da egunotan Azpeitian.

II Hizkuntza Eskubideen Eguna igandean Oiartzunen

EHE
2005-04-07 : 11:04

Iaz egin bezala, Euskal Herrian Euskaraz erakundeak heldu den iganderako, apirilaren 10erako, Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu du Oiartzunen. Bertan gogoeta eta aldarrikapenarekin jaia uztartzea da helburua.

Gazte hizkerari buruz hizketan

Olatz Lasagabaster - Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
2005-04-07 : 10:04

Gazte hizkera jardunaldiak abian dira Azpeitian. Ehundik gora pertsona ari gara parte hartzen jardunaldietan eta giro ezin hobean joan da lehenengo eguna. Helduak Enparan dorretxean bildu dira, gazteak Azpeitiko Euskara Patronatuaren egoitzan. Talde bakoitzak bere aldetik aztertu ditu gazte hizkerak dituen hutsuneak zein diren eta jarraitu beharreko bidea zein den; helduek hitzaldi eta mahai inguruen bidez, gazteek elkarren arteko eztabaidak bultzatuz.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››