Albiste parea abuztuko gordailutik, Hego Amerikako hizkuntza indigena batzuen inguruan: Ketxua eta Maputxea. Batetik Google ketxueraz dago orain; eta bestetik, Maputxeen artean, Windows sistema eragilea haien hizkuntza ezartzeari ez diotela indigena horiek oso ondo irizten.
Baionan eta Euskal Herri osoan! lelopean elkarretaratzea egingo du EHEk Baionako bestetan. Abuztuaren 7an, goizeko 11.30ean da hitzordua, San Andres plazan. Iruñeko zein Baionako herriko etxeetako ordezkariak izango dira bertan
Orain dela gutxi irrati batean entzun nion bati Azpeitiko lurrunezko trena gora eta Azpeitiko lurrunezko trena behera. Harrituta geratu nintzen, halako astakeriarik gutxitan entzuten zaio-eta ustez hiztun on bati.
Santurtziko turismorako udal sailak ez ei du espero bisitari askorik gaineko euskal herrietatik. Bestela, ezin daiteke ulertu bere web orrian paratutako testu txapuzeroa, akats ortografiko, semantikoz eta sintaktikoz josita. Irakurtzean barreari eman nahiago izan dut, eta negarra geroko utzi.
Orain bi hilabete zendu zen Pedro Aurtenetxe, Basauriko euskara "originala"ren hiztunetan azkenetarikoa. Basauriko euskara koman dago, ez da lekuko askorik geratzen eta geratzen direnak herritik apartaturik bizi dira, Atxikorre, Luzarre edo Finagako aldatzetan. Katea apurtzear dago.
Espezialitate-hizkerak eta terminologia aztergaiari buruzko II. Jardunaldiak izango dira abenduan EHUko Leioako campusean, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak antolatuta. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpen berezitua egin du Lapurdiko hiriburuan Iparraldeko egoera salatzeko xedearekin. Paul Bilbao, Behatokiko Zuzendariaz gainera, Maixan Merkapide, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakariordeak ere parte hartu du.
Azken deialditik aurrera, IVAPeko 4. Hizkuntza Eskakizuna egiteko aukera izateko, beharrezkoa da atariko proba bat gainditzea; alegia, EGAn bezala, orain azterketa hori egin nahi duenak lehenago atariko froga hori gainditu beharra dauka. 30 galdera dira eta 20rekin gainditzen da.
Grazeko Unibertsitateko Arte eta Giza Zientzien Fakultateak eskura jarri du hizkuntzalari ororentzat ikaragarrizko interesa duen webgune bat: Hugo Schuchardt Archiv.
Oso une garrantzitsuan gaude, Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoko Gobernua osatu baino lehen euskarak behar duen bultzadaren ardura hartzeko eskatu die alderdiei. Euskararen normalizazioan denbora faktorea garrantzitsua da eta orain hartu behar dira neurri eraginkorrak, azaldu du Kontseiluko Lehendakariak, Joanmari Larrartek.
Un ingles vino a Bilbao? Hobe hemengo jaun txit buruargiorojakileek errespetu pixkat erakutsiko balute. Aspaldiko euskarazko itzulpen negargarriena ikusi nahi? Bilbao Urban Circuit lasterketaren antolakuntzak banatu duen hau ikus ezazue...
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua hamaika alderdi politiko eta sindikalekin aurrera doa euskararekiko konpromisoaren bidetik, oraingoan konpromiso zehatzak hartuz. Kontseilua Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitiko-aren sinatzaileekin agertu da hitzarmenaren balantzea egiteko.
Iruñeko Udalak hartutako erabakia guztiz desegokitzat jotzen dugu, euskararen normalizazioaren kontrako norabidean doan aldaketa da, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñeko udaletxean Euskararen Ordenantza aldatzeko erabakia kritikatu du.
Datorren ekainaren 19an izango da Arabako ikastolen eta euskararen aldeko festa, Araba Euskaraz. Aurtengo ekitaldia Amurrion izango da eta Aresketa ikastolak antolatuko du. Atzo aurkeztu zuten aurtengo abestia, eta beraien webgunean dago entzungai, beste informazio mordoaz gainera.