Teknologia albisteak

EMUN kooperatibak euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia
EMUN KOOP E - EMUN KOOP E
2005-04-14 : 11:04

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi dugu, horretarako interesa duzuenoi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu. Curriculuma bidali ahal izateko baldintzak honakoak dira: euskararen normalizazioan esperientzia edota euskalgintzan esperientzia izatea.

Gure xedean diogun bezala, euskararen normalizazio prozesuaren barnean, edozein motatako enpresatan, administrazioan nahiz bestelako erakundeetan, lana eta euskara uztartu nahi ditugu, lan mundua euskaraz garatzeko, bezeroen asebetetzea lortuta.

Aipatu bezala lan mundua euskalduntzea dugu helburu eta horretarako honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Enpresetarako euskara planak
  • Herri eta eskualdeetako euskara planak
  • Hizkuntza normalizaziorako aholkularitza berezia
  • Itzulpenak
  • Euskara formazio espezializatua

EMUNen ari garenok, gizartean euskal kontzientzia sortu eta euskalduntzen lagundu nahi duen pertsona taldea osatzen dugu, zeregin oso ezberdinei modu egokian erantzuten talde aritua eta aditua. Gure lanaren eta gure bezeroek guregan jartzen duten konfiantzari esker, gaur egun 60 pertsonek osatzen dugu EMUN eta etengabe hazten ari gara. Deialdi honen bidez, zeregin honetan arituko diren pertsonak behar ditugu:

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak

Euskararen normalizazioan esperientzia edota euskalgintzan esperientzia izatea nahitaezkoa da.

Curriculuma eta argazkia apirilaren 19a baino lehen bidali:

EMUN KOOP. E.
GAIA: Lan poltsarako curriculuma
227 POSTAKUTXA
URIBURU 9, BEHEA
20500 ARRASATE (GIPUZKOA)

E-POSTA: emun@emun.com
TELEF.: 943 71 18 47

Erantzun

Sartu