Espezialitate-hizkerak eta terminologia aztergaiari buruzko II. Jardunaldiak izango dira abenduan EHUko Leioako campusean, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak antolatuta. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago.
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak Espezialitate-hizkerak eta Terminologia aztergaiari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi hauek EHUko Leioako campusean egingo dira, 2005eko abenduaren 19an eta 20an.
Euskararen normalizazioan aurrera egiteko funtsezkoa den alor honetan aurrerapauso handiak eman dira azken urte hauetan, eta uste dugu denen artean gogoeta eta eztabaida egitea mesedegarria izan daitekeela lan honekin kezkatuta gauden guztiontzat. Jakina da hizkuntza guztietan espezialitate-hizkerak hizkera estandarraz baliatzen direla, neurri batean. Euskararen kasuan, hizkera hauek hizkuntzaren kodifikazio eta estandarizazio prozesuarekin batera garatzen ari direnez, zenbait arazo sortzen dira, arretaz aztertu behar direnak.
Jardunaldi hauetan estandarizazioa eta espezialitate-hizkeren garapena lortzeko eginkizun honetan beharko liratekeen irizpideez aritu nahi dugu. Hitzaldiak eta komunikazioak lau alor hauen barruan kokatuko dira:
A) Hiztegi Batua eta terminologia
B) Gramatika-arauak eta espezialitate-hizkerak
D) Diskurtso espezializatua eta diskurtso orokorra
E) Corpusak eratzeko eta ustiatzeko irizpideak
Hogei minutuko komunikazioak onartuko dira lau alor horietan zehaztutako gaiei buruz. Interesik baldin baduzu komunikazioren bat aurkezteko, bidali zure proposamena 2005eko urriaren 14a baino lehen, ondoko fitxan eskatzen diren xehetasunak beteaz. Jardunaldiaren aktak, onartutako komunikazioak barne, argitara emango dira. Fitxa hau posta elektronikoz igor dezakezu ( itziar.sarria a bildua ehu.es ), edo helbide honetara ere:
Euskara Institutua
Euskal Herriko Unibertsitatea
Liburutegi nagusia
Leioako campusa
48940 Leioa
Bizkaia
Informazioa eskuratzeko:
Igone Zabala ( igone.zabala a bildua ehu.es): 94.601.26.99
Itziar Sarria ( itziar.sarria a bildua ehu.es): 94.601.33.96
Fitxa:
Deiturak:
Izena:
Kalea, zenbakia:
Kodea:
Hiria:
Lurraldea:
Telefonoa(k):
Helbide elektronikoa:
Komunikazioaren izena:
Laburpena (gehienez 1.000 hitz):
Erantzun
Sartu