Gmail euskaratzeko bidean
2005-09-07 09:09
Gmail web bidezko eposta (Googlerena) katalanez dago jada. Eta laster euskaraz ere egon daiteke, 53R61 blog euskaldunean irakurri dugunez.
Hizkuntza aukera hauez gain, gauza berri gehiago ezagutu ditugu Gmail-en inguruan azken asteotan.
Euskaratzea ez da konpletoa oraindik, oker agerikok daude tartean, eta zuk ere lagundu nahi baduzu, hau da egin behar duzuna, 53R61-ri aholkua kopiatuz:
- Google in your language-en sartu.
- Gmail-eko zeure izena eta pasahitza sartu.
- Lehen aldian Hizkuntza galdetzen dute, Euskara aukeratu.
- Gmail UI, Gmail Email eta Gmail static UI Content ataletan sartu eta hasi esaldiak itzultzen.
Lagundu nahi baduzu, hor dago. Atal batzuk guztiz euskaratuta daude, baina kolaborazioa eta errepasoa ez da gaizki etorriko. Okerak nabaritu ditugu, ez oso txukunak. Adibidez: Forwarded message = Mezu erantzuta edo Bcc = erantzuna eta horrelako dexente.
Erantzunak kargatzen...