Santurtziko turismorako udal sailak ez ei du espero bisitari askorik gaineko euskal herrietatik. Bestela, ezin daiteke ulertu bere web orrian paratutako testu txapuzeroa, akats ortografiko, semantikoz eta sintaktikoz josita. Irakurtzean barreari eman nahiago izan dut, eta negarra geroko utzi.
Hona duzue testu zati bat, santurtziko udalaren turismo sailaren web orrian ikus daitekeenaren erakusgarri:
Ongi etorri Santurtzira!Udaletxearen eta herri osoaren izenean,zuen bisita bai erreala bai birtuala zuen gustokoa izatea opa dizuegu.Honetarako egon gara lan egiten gure serbitzuak eta oinegiturak bikaintzeko Santurtzi leku erakarlego bat egiten etortzen direnei. Santurtzin dagoenetarikoa,aipatu behar dugu bere izaera atsegin eta abegikorra;eta nola jakin duen bere krisialdiak gainditzen (70 hamarkadakoa adibidez) deboran bilakatzen eta baita bere historia
eta ohituramantenditzen ere. Era honetan,gure artean Sardin-saltzaileen estanpa nazioarteko kultur gertakizuneekin bizitzen da;hiri hau topikotik urrunetara joanerazi egiten. Hemendik aurkeztu nahi dizuegu Santurtziko gidaliburu berria hobe ezagun dezazuen eta zure estantzia gorapen ahantzezina egiteko asmoz.
ALKATEA
JAVIER CRUZ EXPOSITO
XXI· menpe honetan,formula berri bat santzen ari da. Internet izeneko erreminta hau edozein norako turistikoaren erakargarriak hurbildu egiteko gai da,besteak baino egiazkoagoeran.
Orain dela urte asko,bakarrik izan ziren folieto batzuk argazkiz beteta oso gutxi erakusten dutenak errealitatea. Gaur egun berriz, internetez komunikatzeko pista batzuk aurkitzen ditugu, leku guzti-guztiak bai instalaketak bai norako turistikoak ezagutzeko bide ematen dizkigutenak. Santurtziko turismo arloaren zinegotzia naizenez gero, gure WEB aurkeztea ohore bat da niretzako. Hemen aurkituko dituzue laburpen bat gure "bonita aldea" k eskaintzen dizuenari buruz.Era honetan, nik animatzen zaituztet gure itsas-herri alaia eta berak eskaintzen dizkizuen enkantuak ezagutzera, gure jendearen begikotasunatik gure portuko jirora ; ohiturak eta aurrekuntza, iraganaldia eta orainaldia bizitzen direnean. Herri batek ezin duena bere historia ahaztu eta aurrera begiratzen dakiena ere.
Gehiagorik ez,agur bero bat ematen dizuet.
JOSÉ MANUEL GARCÍA
TURISMOAREN ZINEGOTZIA
Gehiago ikusi nahi baduzue hona jo.
Irakurri ditudan beste atal batzuetan halako goragalerik sortu ez bazait ere, argi dago euskarari ez diotela ematen gaztelaniari ematen dioten arreta eta kontua. Zelanahi ere, beste udal jarduera askotan ere euskara traketsean aritzen dira (aritzen diren bakanetan), esaterako, santurtziko bandera estropada sariaren haritik asteburuon banatutako informazio-orria, "servicio de vigilancia" delakoari "jagotzela zerbitzua" izena eman, eta abar.
Neure aldetik, ez gehiago gormutuarena egitea erabaki dut. Izan ere, uste dut euskadunok geure hizkuntz eskubideen errespetoaren alde egitea behar-beharrezkoa dela, batez ere Ezkerraldea bezalako eskualde aspaldi erdaldunduotan, arduradun politikoak geure ixiltasun horretaz baliatzen baitira euskara eta euskaldunok berton biziko ez bagina bezala geurekin axolagabe jarraitzeko. Honelaxe adierazi zuen, argui eta garbi, Portugaleteko alkate Mikel Cabiecesek azaltzeko zergatik ez zuen dirurik emango euskara sustatzeko, alegia: jendeak kexu egiten dio espaloien egoeraz, baina ez euskararenaz. Eta zuzen dago.
Beraz, oraingoan turismoko zinegotziari idatziko diot eskatzeko aldrebeskeria hau konpon dezala, euskaldunokin begirunea izan dezala, eta euskarari dagokion tratamendua eman diezaiola. Gauza bera (edo hobe deritzozuena) egitera gonbidatzen zaituztet zuok ere, lagunak. Turismo saileko e-posta honakoa duzue: turismo@ayto-santurtzi.es; alkatearena ez dut aurkitu.
Ondo izan denok eta eskerrik asko zuen arretagatik
Egia esan lotsagarria da nola administrazio guztiek euskaldunon hizkuntz eskubideak zapaltzen dituzten (eta ez dut nik esaten, Behatokiaren txostenetan urtero agertzen da). Salaketa errazteko egokia izan liteke zuk bidalitako eskutitz berdina gure eskura uzterik izango bazenu eta honela gehiagok idatziko liokete, nik behintzat oraintxe egingo dut.