IVAPek errealitatearen zentzua galdu du
Atariko proba hori ikusita, ondorio bakarra atera daiteke: IVAPek errealitatearen zentzua galdu du.
Atariko proba izugarri zaila da. Galderak ez dira batere garbiak eta helburu dute hizkuntzan aditua dena ere zalantzaz betetzea.
Antza, 4HE egin nahi duen administrazioaren langileak udalbatzarra, udalbatza, udalbitzarra eta udalbiltza bereizten jakin behar du.
Jakin behar du zenbaiten ustez maila jasoa dela eta batzuek esaten dute ez hain jasoa (?).
Jakin behar du honako esaldia ez dela zuzena: Esan dezagun, bene-benetan, orain arte aipatu ditugun arauek, epe laburrean izango diren lege aldaketak direla medio, zentzu gutxi izango dutela etorkizunean.
Jakin behar du alokairu eta soldata sinonimoak direla, eta bailitzan baztertzeko modukoa dela.
Jakin behar du Europako kanpo mugetako kontrol neurriak indartzen ari direla, eta ez leuntzen.
Administrazioko langile batek, edozein dela bere arloa ere, ogasuneko eta zuzenbideko terminologiak ederki ezagutu behar ditu, jakin behar du ez dela zuzena Epaimahaiari onartezina eta salatzeko modukoa iruditu zaio kideetako batek prentsari zenbait informazio ematea, zuzena eman izana dela (?). Eta abar.
Euskararen inguruan ari garenok gure jarduera profesionalean gauza ugari ikasi ditugu. Nolabait adituak gara euskaran. Bada, atariko proba hori ederki sufrituta gaindituko dugu, gainditzen badugu.
Galdera da nola demontre ausartzen ote den administrazioa bertako langileei hizkuntzaren profesionalen mailako edukiak galdetzera.
Erantzuna: IVAPekoek uste dute errealitatea beraiek direla, eta ez gizartea. Horri errealitatearen zentzua galduta izatea esaten zaio.
Erantzunak kargatzen...