Teknologia albisteak
4

OpenOffice.org2.ako Xuxen noizko ?

P.Arreitunandia
2005-11-07 : 09:11

OpenOffice.org2.0 erabiltzen ari naiz, oso gustora gainera, baina ezin det Xuxen instalatu.

Saiatu naiz azkeneko xuxen instalatzen baina errorea ematen du.

Publizitatea

Enpresan Bai Euskarari

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-10-26 : 10:10

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan munduan euskararen presentzia areagotzeko kanpaina jarri du abian. ‘Enpresan Bai Euskarari’ lelopean Euskal Herriko 50 langiletik gorako 1.300 enpresatan hizkuntza-konpromisoak zabalduko ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez.

Mahatserriko Berbalaguna abian da

oihana - Asapala Euskara Elkartea
2005-10-25 : 11:10

Hirugarren urtez, hemen dugu apurka-apurka ugaltzen ari den mahatsorrion (Santutxu, Txurdinaga...)euskaldun sarea. Mahatserrian 30 lagunekin hasi eta 55era heldu ginen pasa den ikasturtean.

1

Mintzapraktika egitasmoei buruzko jardunaldiak egingo dituzte, azaroaren 10ean

Maria González Gorosarri - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2005-10-22 : 10:10

Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak izenburupean, Durangoko Landako Elkartegian programa horiek aztertuko dituzte, azaroaren 10ean. Izen-emateko epea, berriz, azaroaren 3an amaituko da.

Ana Toledo euskaltzain berria

Sustatu - Sustatu
2005-10-21 : 17:10

Ana Toledo aukeratu dute Euskaltzaindiko kideek, Juan San Martin zenak Akademian hutsik utzitako aulkia betetzeko. Hortaz, Deustuko Unibertsitateko irakasle den filologo debagoienatarra (Antzuola, 1954) euskaltzain oso izendatzen duten bigarren emakumea izango da.

Botere Judizialak ez du Europako Adituek gomendatutakoa betetzen

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-10-18 : 11:10

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak gogorarazi nahi dio BJKNri Europako Kontseiluko adituek txosten baten bidez aski garbi adierazi zutela herritarrek “eskubide osoa” dutela euskara erabiltzeko, gaztelania jakin arren.

4

Blogari edo bloglari?

Sustatu - Sustatu
2005-10-17 : 11:10

Orain arte, euskal blogosfera txikian blogak mantentzen zituzten gehienek, blogari hitza erabili dute bere burua izendatzeko. Aldiz, Berriako blogak iragartzerakoan bloglari hitza erabili da. Mikel Iturriari ez zaio gustatu eta bere harrikadetan bloglari hitza ez erabiltzeko eskatu du. Zein da zuzena?

2

Euskararen Jatorriaren I. Biltzarra

Remo Bianchi, Josu Naberan, Patxi Alaña, Uritzi Ihitza, Pako Iriarte - Mikoleta Elkartea
2005-10-13 : 00:10

Euskararen Jatorriaren I. Biltzarra antolatu dute Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena Elkarteek azaroaren 19an. Bertan 10 ikerlek hartuko dute parte eta aurten, bereziki, Bittor Kapanagaren Erro eta Gara liburuan azaldutako teoria sakontuko da.

1

Ingurugiro gaiei buruzko tesauro euskalduna

Sustatu
2005-10-10 : 11:10

Euskara aurkitu dugu Europako Batasuneko instituzio batean, erdi ezkutaturik. GEMET izena du Europako erakunde komunitario baten tesauro batek. Hiztegi eleanitz hierarkizatu bat, tartean euskara dagoelarik.

Mintzalaguna martxan Donostian

eneko - BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
2005-10-05 : 09:10

Aurten, berriz ere, BAGERAk Mintzalaguna ekimena martxan jarri du euskaldun berriei euskaraz hitz egiteko beste aukera bat emateko. Apuntatzeko epea zabalik egongo da urri osoan zehar eta apuntatzeko fitxak Bageraren webgunean topatu ditzakezue, bai ikasleena eta baita beren denbora eskaini nahi duten euskaldunena ere.

Artez Euskara Zerbitzuak 15 urte bete

Koldo Rodriguez - ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA
2005-10-03 : 11:10

Artez Euskara Zerbitzuak 15 urte bete berri ditu euskararen normalizazioaren alde lanean. Hori dela eskuartean dituen proiektuen berri zabaldu nahi izan du jendartean.

Soziolinguistika ikerketa lanak sarean

Agurtzane Usandizaga - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-09-28 : 10:09

Soziolinguistika arloan eskaintzen den goi-mailako prestakuntza lantzen duen HIZNET ikastaroko ikaleen lanak sarean daude eskuragai.

8

Nola esaten da "click" euskaraz

ander goñi - Internet & Euskadi blogetik
2005-09-27 : 16:09

Microsoftek bere lekuko hizkuntzen programa aurkeztu du gaur, eta prentsa ohar ofiziala honela titulatu dute: How do you say “click” in Basque?

2

‘Eskutik euskara’: animatu lagun bat euskara ikastera!

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-09-27 : 11:09

Kontseiluak ‘eskutik euskara’ kanpaina abian jarri du. Herrietan zabalduko den proposamen bat da, horrekin euskaldunei eta euskara ikasten ari direnei lagun edo senideren bat euskara ikastera animatzeko konpromisoa har dezatela eskatu diete. “Euskararen normalizazioa lortzeko gizartea euskaldundu nahi dugu, gure ingurua euskaldundu behar dugu”, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

1

Txorierrin Berbalaguna martxan

Txerra Rodriguez - Tximintx euskara elkartea
2005-09-14 : 10:09

Euskaldunak eta euskalduntzen ari direnak harremanetan jartzeko proiektua jaio da Derion. Proiektu honen atzean Tximintx euskara elkartea, Derioko udala, Txorierriko udal euskategia eta Txorierriko AEK daude.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››