ASMOZ Fundazioa
Etengabeko prestakuntzarako zentroa
Artikuluak
Baserri digitala 2.0
Maiatzaren 28an Baserri Digitala 2.0 proiektuaren ate irekiak antolatu dira. Zubigune Fundazioak, Ehnelur S. Coop., Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Urkome Asociación Ruralek antolatu dute topaketa. Jardunaldiaren helburua, modu praktikoan nola digitalizazioak, automatizazioak eta hidroponiak nekazaritzako ekoizpen sistema tradizionalak osa ditzaketen erakustea da.
Azaroan ere, doako online ikastaroak euskaraz
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak euskaraz eta online emango diren doako lau ikastaro eskainiko ditu azaroan zehar. Parte hartzeko, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Anima zaitez!
Sare sozialekin elkarbizitzen: pentsamendu kritikoa eta elkarbizitza sustatzeko proiektua
Asmoz Fundazioak gazteak sare sozialen erabilera arduratsuan trebatzeko proiektu berritzailea jarri du martxan. “Sare sozialekin elkarbizitzen” izeneko webguneak sare digitalen eragina aztertzen du, eta ikuspegi kritikoa, errespetuzkoa eta berdinzalea sustatu nahi du.
UNED Bergara ikastetxearen urriko ikastaro eskaintza
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, euskaraz emango diren doako lau ikastaro eskainiko ditu urrian zehar eta irekita jarraitzen duten gainontzeko formakuntzetan izena emateko epeak.
Eztabaida sortzeko helburua duen ekitaldi publikoa
Asmoz Fundazioak eta Recreakultek arte eta kultura arloko zentsura eta autozentsura jorratuko dituzte ekitaldi adierazgarri batean
Kirolean osasunez: eskola kiroleko prebentzio eta setsibilizazio materialak euskaraz
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Kirolean Osasunez egitasmoa jarri du abian, Athlon Kooperatiba Elkartearekin elkarlanean. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. Proiektuaren helburua, eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, batez ere haur zein nerabeekin lan egiten duten begiraleei zuzendurikoak.
Bertso Hackatoia, teknologia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldia
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatuko da abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak Jaime de los Ríosek zuzentzen duen ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaituko da. Bertsolaritza eta teknologia nahasten dituen ekitaldia da eta bi gaiak uztartzen dituzten hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
Web sorkuntza HotGlue-rekin, saioa azaroaren 12an
Asmoz Fundazioak eta ARTEK[LAB]-ek HotGlue programa irekiarekin web-orri bat sortzeko saioa/ikastaroa antolatu dute azaroaren 12an. Saioa azaroaren 12an izango da, 9: 30etan, eta Jaime de los Riosek zuzenduko du, ARTEK[LAB]-eko sortzaile eta zuzendaria, hedabide berrien artista, cracker eta sareko aktibista dena.
Doako online ikastaroak, euskaraz: Bertsolaritza XXI. Mendean, Emakumeen Aurkako Indarkeria eta Komunikazio Eraginkorra
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, doako hainbat ikastaro eskainiko ditu euskaraz urri-azaro bitartean. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu eta guztiz online izango dira.
“Eskubideak ikasten” lehiaketa abian jarri da TikTok sare sozialaren bidez eskubideak zabaltzeko
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, lankidetzan UN Etxearekin, Eskubideak ikasten giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta gogoeta pizteko.