Kontseiluak eta Batuz Aldatu adostasun sozialerako ekimenak euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berriaren oinarriak aurkeztu dituzte gaur Donostian eginiko prentsaurrekoan. Zera azpimarratu dute bereziki: gaurdanik hasita hizkuntza-politika berriak bi oinarriren gainean egin beharko direla: euskararen ezagutza unibertsalizatzea eta erabilerako baldintzak sortzea.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duten 'Klimaren egoera Euskadin' txostenak nabarmentzen du 1970etik, "Euskadiko tenperatura 0,3 °C igo dela hamarkada bakoitzeko". Itsasoari dagokionez, Bizkaiko Golkoan itsas maila 2,5 mm igo da urtero 1993tik. Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Euskalmeten laguntzarekin egin da txostena. Txostenean 'Euskadi' EAE da, baina Euskal Herria berotzen ari dela esan dezakegu izenburuan, okerrik egin gabe.
Aste honetan Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, hauek dira edukiak, NotebookLM tresnaren bidezko laburpen-aukera aplikatuta. 0:00 - Adimen Artifiziala: Karpathyren ikuspegia eta erabilera praktikoa. Andrei Karpathy adituaren ikuspegia aurkezten da: AA erabiltzaile arruntentzat korporazio handientzat baino baliagarriagoa dela.(...) [Beherago jarraitzen du honek, baina argi dezagun artikulu honetan esandakoa nolabait ilustratzeko erabili dugula NotebookLM Youtubeko bideoan deskribapena eta atal-banaketa tenporala egiteko].
Hitz Zentroak iragarri du Latxa euskarazko AA eredua asko hobetu dutela azken hilabeteotako lanarekin, zeinean ebaluatoiak eta jendearen partehartzea ere funtsezkoa izan den. Hala dio Eneko Agirrek zentroko zuzendariak: Latxa "erabiltzaileen eskaerak ulertu eta aurrera eramateko gai da orain, hala nola, laburpenak egin, galderak erantzun, ideia jasak egin, testuak sortu, etab. ChatGPT-ren antzera." Are gehiago, euskarazko txatbota hobetzeko lanak inplikazioak ditu beste hizkuntza txiki batzuetarako, ze metodo berriak eta aukera handikoak deskubritu dituzte, eta horiek artikulu batean dokumentatu.
Euskal Herria Kantuz eguna igandean, ekainaren 22an, egingo dute Tafallan. Euskal Herriko kantu-taldeen topaketa da Kantuz eguna. Oraingo edizio honetan 800 kantuzale elkartzea espero dute.
Arreta deitu digu Eider Rubio dantzariak Dantzan.eus agerkarian idatzi duen artikulu interesgarriak. Christoph Weiditz alemanak 1520ko hamarkadan Europan zehar egindako bidaietan marrazki bikainez dokumentatu zituen jantzietan Euskal Herriko mordoxka bat marraztu zituen. Rubiok azpimarratzen du, besteak beste, dantzarako jantziak zer ziren; baina guri atentzioa deitu digu Weiditzek aipatzen duen irudi honetarako deskribapenak: "Euskal herriko emakume baten mendira joateko jantzia."
Atzo hil Fermin Leizaola euskal intelektual donostiarra, 81 urterekin. Euskal Herriko kulturaren, geografiaren eta ingurune naturalaren ezagutza entziklopedikoa zuen pertsona joan zaigu.
Adimen artifizialaren aukerez idatzi dugunean Sustatun (eta sarri ari gara horretan), euskarak esparru honetan egin ditzakeen aurrerapenez ere itxaropentsu idatzi ohi dugu. Baina gehiagotan jarduren dugu, beharbada, AAren arriskuez, egiten diren disparateez, sortzen den slop edo zaborraz eta halako kontuez. Kontraste egiteagatik honekin, ikuspegi positibo baten arrazoitze saiakera bat dakarkizuegu gaur.
F-Droid da baliabide bat Android plataformarako aplikazioak jaisteko baliabide bat, Google Play ofizialetik (eta nolabait ere Googleren kontroletik aske) kanpo dauden app-ak aurkitzekoa. F-Droid aplikazioa bera euskaratuta zegoen duela denbora bat, Librezaleri esker; eta orain webgunea ere euskaratu dute.
Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide berriak bilakatu dira asteburuan, Azkoitian UEMAk egindako biltzarrean. UEMAren 2025-2029ko plan estrategikoa ere onartu dute bertan.
Aste honetan Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, kontu komertzialak aipagai: Tesla autoen salmenten jaitsieraz jardun dugu, Txinako autoen gorakadarekin batera. Eta datorren ekainaren 20an indarrean sartuko diren telefono eta tablet salmentarako arau europarrez hitz egin dugu ditugu, etiketa modu honetan dauden ikono eta datuak zer diren azalduz
Mixel Itzaina (Aldude, 1933) euskaltzain, bertsozale eta idazle baxenabartarra hil da. 1967an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta ohorezko euskaltzain 2014an.
Perotx da XVIII. mendeko harrizko etxea bat, Nafarroa Garaiko Urraul Goiti haranean, Nafarroako haran despopulatuenean kokatua, Adoain herrian. Etxe honetan kultura sormeneko proiektua martxan jartzeko asmoa dago, baina crowdfunding bidez finantziazioa behar dute. Hemen ekarpena egiteko aukera eta informazioa.
Datorren astetik Euskal Herrian saltzen diren telefonoek Europako Batasuneko 2023/1669 zuzentaraua bete beharko dute. 2023an onartu zen, baina aurtengo ekainaren 20tik aurrera aplikatuko da, prestaketa fasea amaituta. Saltzaileek konpromisoa dute telefono berriek gutxienez salmentatik 5 urte bete arte sistema eragilearen eguneratze egokiak jasoko dituztela. Eta etiketa berriekin salduko dira telefonoak, esango dizutenak zein energia-efizientzia duten, bateria iraupenari buruzko informazioa, eta erresistentziari buruzkoa ere bai.
Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta adierazpenaren" aurkako gorrotozko diskurtsoa debekatuta zegoen lehen, baina orain jada ez.