Aste honetan, eta denboraldian ere bai, Ipuskoa 1025 / 2025 ekimenak babesten du Egunean Behineko jokoa. Gipuzkoako kulturarekin zerikusia duten lau opari sorta bikoitza emango dituzte Gipuzkoako Foru Aldunditik, eta merezi du errepasotxo bat egitea zer sorta jasoko dituzten irabazleak eta zozketa bidezko beste jokalari batek.
Lau opari doaz sorta bakoitzean, honakoak:
- Xabier Leteren poema eta abesti guztien bilduma. Aldundiak elkarlanean batu zituen zenbait argitaldari hiru bolumeneko bilduma hau egiteko, 2022an argitaratu zena. Hiru liburukien sorta doa opari bakoitzarekin.
- Eduardo Chillida - Idazkiak. Donostiako artistaren jaiotzaren mendeurrenean, 2024an, argitaratu zen euskarara itzulitako idazkien bilduma hau.
- Chillidaren serigrafia bat, Aurreburu izendatu zuen irudiarena.
- Eguberri Umama diskoa, Juantxo Zeberioren proiektu musikala.
- Ekainberri leize erreplikarako, lau lagunentzako sarrera (opari bakoitzean). Zestoan bisitatu daitekeen esperientzia bikain bat, Europako leize errepliken artean onenetakoa, adituek esan dutenez, euskal paleolitoko artearen eta bizitzaren erakusgarri.
Zorte on!
Erantzun
Sartu