Gaur arratsaldean hasiko da Erroman (Vatikanoan, nahiago baduzue) konklabea, hurrengo aita santua aukeratzeko biltzarra. Aukera aprobetxatu dugu Egunean Behin jokoan galdera sorta sartzeko. Lasai, konklabea laster amai daitekeela uste da, eta aitasantugarrien galderek ez dute asko iraungo. Hala ere, errepaso bat egin diezaiogun batzarraren eta bozketen mekanikari.
Gaur goizean egin dute jada kardinalek Pro Eligendo Pontifice meza Vatikanoan, eta 16.30ean sartuko dira Kapera Sistinoan. Extra omnes, denok kanpora!, agindua emango dute eta kardinalen arteko lehen bozketa izango da. Eliza katolikoan bataiatutako edozein gizonezko hauta dezakete teorikoki, baina beti kardinalen arteko bozketa izaten da, denak 80 urte baino gazteagoak 20. mendeko arauak ezarri zirenetik.
Lehen bozketa horren ondoren, fumata, edo emaitzaren abisua. Bi hereneko gehiengoz hautatzen badute lehenbiziko horretan aita santu bat, zuria izango da fumata edo kea. Fumata nera edo ke beltza bada, inork ez duela gehiengo zabal hori lortu.
Bihar, lau bozketa izan daitezke, eta bi fumata. Eta etzi, berdin. Hau da, goizean bi bozketa, eta gero fumata bat, eta arratsaldez beste bi, eta beste fumata bat. Noski, ez bada tartean bozketa batean gehiengo hori lortzen eta orduan, fumata zuria aurreratu daiteke, eta aita santu berria ezagutuko dugu denok San Petri basilikako balkoira urtreten denean kardinala, Erromako apezpiku izendatuta, Kristoren ordezko Lurrean, eta izen berri batez (berak aukeratua).
Lehen hiru egunetan eta 9 bozketa posibleetan ez bada aita santurik aukeratu, egun bateko atsedena, eta gero beste ziklo bat baina bozketa gutxiagorekin, 4 egun batez, biharamunean 2 goizean eta bat arratsaldez. 7 bozketako eta atsedeneko 3 eguneko ziklo hauek, errepika daitezke 32. bozketara arte, non aitasantugai multipleen artean bozkatu beharrean, aurrekoetan boto gehoien izan dituzten bien artean bakarrik bozkatzeko aukera ezarriko den. Baina orduan ere ez du balioko gehiengo sinpleak, bi herenekoak baizik. Dena dela, halako atzerapena gertatzea oso arraroa litzateke. Baietz aste honetan bi edo hiru egunetan argitzea kontua!
Hortaz, galderen artean hautagaien ingurukoak agertzen bazaizkizue, lasai, ez du asko iraungo horrek. Aita Santuarena argitu ondoren. ordea, gera liteke galdera sorta vatikanista, kultura orokorrekoak, ez zailegiak (ez guztiak, dena dela). Amen!
Erantzun
Sartu