Teknologia albisteak

Egunean Behin

Erabiltzailearen artikuluak

Egunean Behin eta euskararen erabilera erreala aztergai

2020-05-27 : 09:31

Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikasle batek ikerketa planteatu du: Behin aplikazioak euskararen erabileran duen eragina aztertzea. Egindako analisia Hiznet graduondoaren webguneko atarian argitaratuko da, ikerketa-lanak atalean, baina formularioaren bidez egiten ari den iritzi eta datu bilketa anonimo izango da.

4. denboraldia apirilaren 27an hasiko da

2020-04-23 : 10:45

Hemen da berriro zuen joko faboritoa, Egunean Behin. Oporraldietako beste eten baten ondoren, 4. denboraldia apirilaren 27an hasiko da, datorren astelehenean. Denboraldiaren babeslea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetza izango da, eta lehen astean ere euskarari auspoa ematen hasiko gara, Etxealditik Euskaraldira kanpainarekin bat eginez.

Gaur da 3. denboraldiko finala, zuzenean erretransmititua

2020-04-08 : 10:28

Gaur arratsaldez izango da, 19.00etan, izango da Egunean Behin jokoaren 3. denboraldiaren final atzeratua. Joan den asteko Egunean² BERrogeialdiaren asteko erretransmisioak nola joan ziren ikusita, formula horretara joko dugu oraingoan ere. Finala Edurne Azkaratek aurkeztuko du gure Youtube kanaletik, zehazki leiho honetatik eta baliteke gonbidaturen baten konexioa ere gertatzea.

Egunean Behin, BERrogeialdiaren Astearen itxiera eta 3. denboraldiko finala

2020-04-04 : 12:33

Adi, lagunok, albiste inportanteak Egunean² BERrogeialdiaren astearen itxieraz, eta zorretan genuen 3. denboraldiaren amaieraz.

Honela izango da Egunean Behin jokoaren lehen erretransmisioa

2020-03-31 : 12:27

Azken egunetako proba batzuk finduta, eta atzo hasi zelarik Egunean² Berrogeialdiko Astea, prest dugu dena gaur zuzeneko lehen erretransmisioa egiteko. Atzoko partidan lehen 50ak geratu zinetenak gonbidapena jasoko duzue parte hartzeko, eta baita beste 100 lagunek ere (zoriz zozketatuak). Aurkezlearen izena gaur arte gorde dugu: Edurne Azkarate aktore arabarra da (!). Bai bera eta bai Hiru Damatxo eta CodeSyntax enpresako langileak, nor bere etxetik lanean arituko dira hau zuenganatzeko. Konexioa, Youtube bidez, 19.00etan (telebistara Youtube bidal badezakezu, konektatu apur bat lehentxoago).

 

Zuzeneko erretransmisio eta partidak Egunean Behin Berrogeialdiko Astean

2020-03-26 : 16:47

Egunean Behin jokoaren 3. denboraldiaren amaieran gaude. Igandean bukatuko da zortzi asteko lehia, eta sailkapen orokorreko 100 onenek egin beharko zuten finala atzeratu egingo da halabeharrez. Hala ere, jokoak jarraitu egingo du gutxienez beste astebetez, Egunean² ('egunean BER bi') izenarekin laburtu dugun Berrogeialdiaren Astean eguneko partida bat izango da, eta haren irabazle eta gonbidatu multzo batek, zuzeneko partida bat jokatuko dute biharamunean, zeina Youtubez erretransmitituko dugun.

Egunean Behin aplikazioaren lehen urtebetetzea

2020-03-05 : 16:46

Atzo bete zen urtebete gure aplikazio/jokoa kalera irten zela lehen aldiz kaleratu zela. Une honetan 75.000 jokalari aktibo ari gara aste honetan, baina lehenbiziko hartan CodeSyntax enpresako lankideak baizik ez ginen hasi astelehen buruzuri batean jokatzen. 2019ko martxoaren 4ko goizeko zortzietan izan zen lehen partida, lehen 10 galderak. Harrezkero, 5 milioi partida jokatu dira, 50 milioi galdera erantzun ditugu denon artean.

Erabiltzaileen galderak aktibatu dira Egunean Behin jokoan

2020-02-26 : 08:56

Aurreko denboralditik e-postaz galdera-erantzun proposamenak jasotzen hasi ginen Egunean Behin jokoan, baina oraingoan prozedura pixkat hobetu dugu, labur.eus/galdebehin orrian jarri dugun formularioarekin. Azken asteetan jasotako lehen dozenaka galderak hasi dira agertzen atzodanik, beste galdera multzo batzuekin batera.

Eskerrik asko Argia, euskaldunen komunitatera iristeko tresna hau saritzeagatik

2020-02-01 : 08:59

Atzo jaso genuen Interneteko Argia Saria, eta pozarren gaude etzi 3. denboraldia hais behar dugulakoan. Aplikazio-joko hau egin dugun CodeSyntax enpresatik hiru lagun joan ginen Argiak antolaturiko ekitaldira, eta Maite Rementeriak hartu zuen hitza enpresaren izenean. Jarraian, bere eskertzako hitzak.

Eneko Agirrezabal segurarra, Egunean Behin Finaleko irabazlea

2019-12-14 : 17:56

Egunean Behin jokoaren Finala jokatu dugu gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean 101 lagunen artean, eta lehia bizi, interesgarri eta are zaratatsu baten ondoren, Eneko Agirrezabal Segurakoa gailendu da. CodeSyntax-en asmatutako jokoaren denboraldiko berritasun nagusia, denok aldi berean partida berak jokatzeko aukera, primeran integratu da aplikazioan, eta bertaratutakoek zein antolatzaileek primeran pasatu dugu. Azpeitiko Udalaren, Kulturaz Kooperatibaren eta Domusa etxearen babesa eskertzekoa izan da.

Honela sortu ditugu letra-zopak

2019-11-26 : 09:19

Joan den asteburutik, tarteka, letra-zopak ari dira agertzen Egunean Behin jokoan. 6x6 laukiko karratu batean, 4 edo 6 letrako euskarazko hitz bat sartu dugu. Hiru aukeren artean, zein dagoen asmatu behar da. Truko gaiztoren bat erabili dugu apropos erantzuna zailtzeko, baina, ez larregi kexatu, zopak are zailago bihurtzeko gakoa ere eskura baitugu.

Taldeetako lehia bizitzen ari da Egunean Behin jokoan, kasu batzuetan baita sariekin ere

2019-11-16 : 10:28

Azken egunetan, talde handiak sortzeko deiak ikusi ditugu Egunean Behin gure jokoaren erabiltzaileen artean. Herri baten baino gehiagotan herriko taldea sortu dela jakin dugu, eta kasu batzuetan, sari antolatuekin ere bai. Horixe da Zumaian Baleike herriko komunikabideak antolatu duena, eta Ulma kooperatiba taldeko langileen artean egin dutena da beste adibide bat.

Rikardo Arregi komunikazio sarietan finalista da Egunean Behin

2019-11-07 : 17:15

Rikardo Arregi kazetaritza sarietan, "Komunikazio" kategorian finalista izendatu dute Egunean Behin jokoa. Andoaingo Udalak euskarazko hedabide, kazetari eta komunikazio jardunak saritzen ditu urtero sari hauen bitartez, eta aurten bi kategoriatan definitu dituzte: Kazetaritza eta Komunikazioan. Pozik gaude zortzi finalisten artean egoteagatik, noski.

Egunean Behin jokoak markak hausten ekin zion denboraldi berriari

2019-09-25 : 08:17

Oporretatik indartsu itzuli da Egunean Behin euskarazko mugikorreko jokoa. Joan den astean, erabiltzaile eta partida-kopuru errekorrak erdietsi genituen. Udan egon ziren desinstalaketak, baina gehiago izan dira etorri diren erabiltzaile berriak (eta desinstaletuek ere ekingo zioten berriro batzuek, uste dugu). Bigarrren aste honetan ere, sari interesgarria: gau bat igarotzeko aukera (gosariarekin), Mutrikuko Haitzalde ostatuan.

Agur Etxebeste!, udazkeneko estreinaldia

2019-09-16 : 19:01

Aste honetako Egunean Behin jokoko saria, bigarren denboraldiko hastapenean, Agur Etxebeste filmeko ekoiztetxeak eskaini digu. Estreinaldia irailaren 27an izango da, baina horra barik, irabazleek aukera izango dute aurre-estreinaldi batera joateko (horrelako bi izango dira, Donostian bat eta Bilbon bestea).

‹‹ Hurrengoak

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago