Teknologia albisteak

Egunean Behin

Erabiltzailearen artikuluak

Arrakasta handia lortu zuen Biba Egunean Behin lehiaketak

2021-07-16 : 18:46

Arrakasta nabarmena izan zuen atzo Biba Egunean Behin telebista saioak. Mugikorrarekin 25.000 lagun baino gehiago konektatu ziren jokoak iraun zuen bitartean, eta horien artetik ia 20.000 lagunek jokatu zuten partida bat edo beste. Guztira, lau txandatan, ikusle guztien artean 53.594 partida.

Biba Egunean Behin jarraitu ahal izango da Internet bidez ere

2021-07-15 : 15:49

Agertu dira detaileak hemen Sustatun nola izango den gaurko Biba Egunean Behin final handia. ETB1en da finala 21:15etan, baina urruti bazabiltza, Internetetik ere izango da zuzeneko emanaldia jarraitzeko modua; pantaila batean saioa, eta eskuan mugikorrean aplikazioa izanda munduko edozein bazterretatik jokatu ahal izateko.

Biba Egunean Behin: zuzeneko finala egingo da ETB1en

2021-06-25 : 13:56

Egunean Behin jokoaren 7. denboraldia uztailaren 11n amaituko da, eta esan genuen, hasi ginenean, era bateko edo besteko final batekin osatu nahi genuela. Halaxe izango da, ETB1en bitartezko zuzeneko final batekin, Biba Egunean Behin programa berezian, uztailaren 15ean, 21.15etako ordu punta-puntakoan. Finala telebistan, bai, baina den denek nork bere etxetik mugikorrarekin zuzenean jokatzekoa!

Gailu tekno-telebisiboak, EITBren eskaintza digital berriena ikusteko

2021-05-05 : 11:09

Herenegun hasitako Egunean Behin jokoaren 7. denboraldi honetan, EITB Komunikazio Taldea dugu babesle, eta sariak ere, zentzu horretan pentsatutakoak dira. Sari nagusiak telebista zabal bat eta euskaratutako Android telefonoak dira (lehen aste honetan ere bai, bi Xiaomi), baina hurrengo datozenak, Raspberry Pi 400 ordenagailua eta Chromecast gailua, prezioz garesti izan barik, praktikoak dira oso. Erakutsiko dugu artikulu honetan nola erabil daitezkeen EITBren bi zerbitzu digital telebista batean gozatzeko: Nahieran eta EITB Podkast plataforma berria.

Egunean Behin 7D: maiatzaren 3tik uztaileko zuzeneko finalera arte

2021-04-27 : 15:45

Datorren astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin jokoaren 7. denboraldiaEITB izango da denboraldiko babeslea, eta horrekin lotuta sariak bereziki tekno-telebisiboak izango dira. Hamar asteren buruan uztailean amaitzen denean, finala egingo dugu, bai ala bai. 

30 milioi galdera eginda, akabo Egunean Behin jokoaren 6. denboraldia

2021-03-30 : 12:33

Amaitu da Egunean Behin jokoaren 6. denboraldia. Hiru irabazleak, jokoaren aurreko aste eta denboraldiren batzuetan ere inoiz nabarmendu izan diren lagunak dira: Mikel Sarriegi 'Mielo' beasaindarra izan da garailea, Aitor Otxoa 'Urubi' Donostiako psikologia irakaslea 2.a eta Ioritz Berra 'Jortxi' jokoetan espezialista donostiarra 3.a. Zorionak! Elkar babeslearen bonoak jasoko dituzte, dendetan erabiltzeko.

Izarkom Liga, beste babesletza berezi bat denboraldi honetan

2021-02-07 : 19:22

Gaur hasi da Egunean Behin jokoaren 6. denboraldia, bere denboraldiko babesle nagusiarekin (Elkar Dendak), baina pozik gaude astean astean, 8 babesle izango direlako hemendik hasi eta Aste Santuraino. Horietako batek, Izarkom komunikazio operadore kooperatiboak, ekimen propioa ere prestatu du, Izarkom Liga, eta horixe aurkeztu nahi dizuegu honakoan.

Egunean Behin: 5. denboraldi amaitu da, 4.4 milioi partida jokatuta

2020-12-21 : 13:50

Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia bukatu da, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Mikel Egiguren Mikelei, Ataungoa, izan da garaile, eta bihar jasoko du garailearen oroigarri bat Guuk denboraldiko laguntzailearen Donostiako dendan. 12 astez, astero astero 60.000 lagunek baino gehiagok jokatu duzue aplikazioan, guztira 83.973 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.

Euskaraldiko Lehiaguneen ideia arrakastaz jokatu da gure jokoan

2020-12-02 : 17:03

Joan den astean Euskaraldiarekin batera martxan izan genuen Euskaraldian Behin kanpaina arrakastaz garatu da. Sortutako 22 lehiagune edo jokatzeko talde berezietan ehundaka lagunek hartu dute parte, eta jada baditugu garaileen berri. Bakoitzarekin kontaktuan jarriko da orain Euskaraldia, saria bidaltzeko, mertxandisin pieza parea Egunean Behin jokoarena eta Euskaraldiarena.

Kaixomaitia: hainbat sustapen ekimen bere babesle astean

2020-12-01 : 14:02

Aste honetako babeslea Egunean Behin jokoan, otsailean izan zen bertsua,Kaixomaitia. Sustapen kanpaina gisa arrakastatsua izan zitzaiola-eta, errepikatzea erabaki dute.

Hau ohorea, Rikardo Arregi Komunikazio Saria irabazi dugu

2020-11-27 : 09:52

2020ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu zituzten atzo, eta Komunikazioaren alorrean, geure aplikazioak, Egunean Behin jokoak, irabazi zuen. Argazkianezkerretik, Maider Lainez Andoaingo alkatea, CodeSyntaxeko Eneko Astigarraga eta Bittor Poza, Euskadi Irratiko Arantxa Artza eta Felix Zubia (kazetaritza alorreko sarituak), eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

 

Bi sari emanalditan Egunean Behin finalista ostegunean

2020-11-24 : 10:54

Etzi emango dituzten bi sari emanalditan izendatua dago gure joko aplikazioa, Egunean Behin, finalisten artean. Gaztea Sarietan egongo gara eta baita, iaz bezala, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan. Azaroaren 26ko sari emanaldi biak telebistaz zuzenean emango ditu ETBk.

Euskaraldian Behin: "lehiaguneetan" saria datorren astean

2020-11-18 : 09:48

Egunean Behin joko aplikazioak eta Euskaraldiak ariketa bat proposatzen dizuegu datorren asterako, propio sortu ditugun Euskal Herri osorako "lehiaguneetan" parte hartu, eskualdeka, eta datorren asteko lehia berezi horretan, saritxo xume bat eskuratzeko aukera izan. Euskaraldian Behin deitu diogu kanpainatxo honi.

Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia astelehenean hasiko da

2020-09-24 : 11:42

Datorren astelehenean, irailaren 28an, hasiko da Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia. Oporraldietako etenem tradizioarekin jarraituko dugu oraingoz, eta abenduan Gabonen bezperetan amaituko da lehia, abenduaren 20an, hamabi asteko lehiaren ondoren. Guuk komunikazio-operadore berriak sustatzen ditu denboraldia eta bere sariak.

Egunean Behin: akabo 4. denboraldia, gaur 3. finala

2020-07-08 : 10:09

Gaur gaueko 21:30etan itxiko da udako oporren aurreko azken Egunean Behin saioa, denboraldi amaierako Final Handiarekin. 4. denboraldia deitu dugun hau igandean itxi zen 'Ni neu' delako jokalari baten garaipenarekin (jokoaren datubasean 172 Ni-Neu daude!), eta irabazle izan denak gaur iluntzean emango du aurpegia eta bere izena Youtube bidez zuzenean eta aplikazio bidez denentzat irekian emango den finalean. Zatoz zu ere eta parte hartu Denboraldi amaierako final handian!

4. denboraldiaren amaiera eta zuzeneko finala

2020-07-02 : 16:48

Egunean Behin jokoaren laugarren denboraldia amaitzear da... Lehenbizikoan ez ezik, hurrengoetan finala egon zenez, orain ere prestatu dugu bat, baina zuzeneko ikus-entzunezko saioaren bidetik joko dugu oraingoan ere. Lau zuzeneko egin ditugu azken hilabetean, eta antzekoa izango da hurrengo asteazkeneko final hori, uztailaren 8an, 21.30etan. Sari mamitsuekin hornitutako finala, bide batez,

Euskara ikasle fenomenoak eta Egunean Behin

2020-06-30 : 10:39

Euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi dutenak milaka dira. Hizkuntzaren zailtasunaren mitoak hautsita behar luke aspaldi, noski. Hala ere, pertsona batzuek denbora gutxian euskara zelako normaltasun eta naturaltasunarekin menderatu dezaketen harritzekoa zaigu askori. Yasmine Khris Maansri marseilarrak, urtebete euskaraz ikasten jardun ondoren, gauza izan da publikoki medioetan euskaldun agertzeko, eta baita olerkiak idazten ausartzeko. Halako beste kasu bat dugu Dylan Inglis ingelesa, eta bere esperientziaz pixkat gehiago jakingo dugu Egunean Behin zuzeneko partida eginez, uztailaren 1ean, asteazkenean, 21.30etan Youtube bitartez eta aplikazioa eskutan. Egunean Behin izan dadila pizgarri bat euskara ikasten dutenentzat ere: ez dago Yasmine edo Dylan bezalako fenomenoak izan beharrik ere: euskara praktikatzea da joko honetan jokatzea, pittin bat aurreratzen eta saiatzen laguntzen badu aplikazioak, gu pozik.

Galdera berriak: labirintioak eta 3D kuboak

2020-06-19 : 19:51

EHUrekin batera antolatu genituen falderen programazio lehiaketan aurkeztutako eta saritutako bi galdera mota berri aktibatu ditugu gaur Egunean Behin jokoan: Labirintoak eta Kubo Kontaketa. Gorka Urbizu (ez nahas musikariarekin) eta Ander Salaberriaren proposamenak izan ziren.

Zuzeneko irekia milaka lagunentzat: datuak zehatz

2020-06-12 : 18:37

Herenegun egin genuen Egunean Behin Zuzenekoan 3.000 lagunek jokatu zuten. Era berean, Youtubeko erretransmisioan zuzeneko 1.500 konexio igarri zituen. Hau da, Youtubeko ikuskatze pantaila bakoitzeko jokalari bat baino gehiago zegoen... Kontsumo konpartitua, etxekoa edo sofakoa, gertatu zen, 2:1 proportzioan gutxienez. Etxerako moduko telesaiotxo hau apreziatzen duzuelako ikusle eta erabiltzaileok, eskerrik asko.

Egunean Behin Zuzenean itzuli da: asteroko jokoa izango da ekainean

2020-06-09 : 14:17

Bihar ekainak 10 hasita, eta lau astez, zuzeneko beste emanaldi sorta bat egingo dugu Egunean Behin jokoarekin. Hurrengo lau asteazkenetan, gaueko 21.30etan, Youtubetik ikusteko eta aplikaziotik jokatzeko moduan, zuzenekoetan jauzi bat egitera goaz. Edurne Azkaratek aurkeztuko ditu saioak, baina bakoitzean gonbidatu bat izango dugu, harekin batera jardun eta jokatzeko. Antton Telleria irrati eta telebistako esataria izango da lehen jokalari gonbidatua biharko saioan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››