Bukatu da Egunean Behin jokoaren 8. denboraldi jarraitua, zuzeneko finalaren zain. 83.000 lagunek jokatu duzue denboraldi honetan, 3.9 milioi partida jokatu dituzue. Beste milaka batzuk ere jokatzeko geratzen dira, Biba Egunean Behin zuzeneko saioa izango baita etzi ostegunez, 21.30etan ETB1en, EITB Maratoiaren kontestuan. Platoan eta etxetik, denok partida berekin jokatuz berriro.
Denboraldi arrunteko irabazlea izan da Erik Gartzia, bigarrena Mikelei, eta Artia izenekoa hirugarren. Jeinu hauengandik urruti geratu gera gehienak, hauxe delarik maila ertaina: bataz besteko asmaketa izan da 6.7 zuzen partidako, 68 segundutan, minutua pasatxo.
EITBk babestu du denboraldi hau, 7.a bezalaxe, eta azken txanpa ere antolatu du orain, Biba Egunean Behin zuzenekoa, Biba Zuek programako taldearekin eta aurkezleekin (Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia). Ostegunean 21.30etan zita, ez galdu.
Ostegunean, abenduak 16, 21.30etan ETB1en, Biba Egunean Behin zuzeneko finala. Platoan zein bakoitza bere etxetik, denok jokalari, adi! pic.twitter.com/etfQvnEeOw
— Egunean Behin (@eguneanbehin) December 14, 2021
Erantzun
Sartu