Biba Egunean Behin zuzeneko telebista lehiaketa datorren asteartean, apirilak 12, itzuliko da ETB1era, gaueko prime time ordutegian, 22.30etan. Platoan jokatuko diren Egunean Behin partiden formatuan aldaketak egongo dira, baina gauza batek berdin jarraituko du: nork bere etxetik ere konektatuko dira jokalariak, aplikazioaren bidez. Aurreko bi edizioetan 20.000 lagunetik gora egin zuen bat aplikazioarekin aldibereko partidak jokatzeko.
Biba Egunean Behin zuzeneko telebista lehiaketa datorren asteartean, apirilak 12, itzuliko da ETB1era, gaueko prime time ordutegian, 23.00etan. Platoan jokatuko den formatuan aldaketak egongo dira, baina gauza batek berdin jarraituko du: nork bere etxetik ere konektatuko dira jokalariak, aplikazioaren bidez. Aurreko bi edizioetan 20.000 lagunetik gora egin zuen bat aplikazioarekin aldibereko partidak jokatzeko.
2021eko uztailean eta abuztuan egin ziren, aurreko bi Egunean Behin denboraldien amaieran, Biba Egunean Behin saioaren lehiaketa zuzenekoak. Hona lehenbizikoaren ondorengo kronika (uztailekoa), eta hau abendukoa, non 28.000 lagun baino gehiago konektatu ziren jokatzera.
Biba Zuek magazinea egiten duen NewMedia enpresaren ekoizpen taldearekin, eta Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin, ereduari jarraituko du datorren astearteko 3. Biba Egunean Behin honek. Partidak pertsona ezagunekin platoan, baina aldi berean etxean; eta azkenik, azken txanpan 20 onenen esprint berezi bat irabazlea erabakitzeko. Zozketa bidez ere jasoko du etxeko jokalariren batek saria. Gonbidatuak datorren astean jakinaraziko ditu ETBk.
Berritasun teknikoa egongo da, dena dela. Egunean Behin egiten duen CodeSyntax-ek hori garatzen jardun du azken asteetan, eta zera da koxka: ukimenezko pantaila bat, platoan jokatuko dutenek erabiliko dutena.
Pantaila horrek erakutsiko duen partida etxetik denok aldi berean jokatuko duzuen berdina izango da, baina galderaz galdera gelditu eta emaitzak komentatu ahal izango dira platoan. Komentatzen den bitartean, erlojua ez da mugituko, baina horrek ez du platoan abantailarik izango: galdera berria agertzen zaionean, segundu-kontaketa berraktibatuko da, eta denbora-jokatze erreala neurtuko da zehatz, saskibaloi partida baten azken fasean bezala.
Ukimenezko pantaila horiekin aprobak egiten CodeSyntax-eko lagunak irudietan, batean bulegoan, bestean ETBko Miramongo estudioetan:
Hitzordua, apirilak 12, asteartea, 22.30etan ETB1en. Biba Egunean Behin!
Eta lehenago, igande honetan hilak 10, Donostiako Bulebarreko kioskoan 13.30etan Korrika bukatzean, Korrika Amaierako flash partida berezia Antton Telleriarekin. (honetan ere presentzialki jokatuko da, ez etxetik). Beranduxeago, gauerdian, 9. denboraldiaren amaiera ere bai.
Erantzun
Sartu