Baionako Hemendik elkartea 2018an hasi zen Hemendik euskal objektu ikonikoen proiektua apailatzen. Eta 2020ko azaroan argitaratu zuren liburua: 'Hemendik - Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak' . Objektu horien inguruko galdera sorta eskaini zioten Egunean Behin jokoari Hemendik elkartekoek, eta aste honetan integratu ditugu. Irudikoak bezalako galderak agertzen ikusiko zenuten jokalariok azken egunetan.
Liburu bat da Hemendik, eta proiektu bat ere bai. Lehen alearen eta 50 objekturen aukeraketaren ondoren, gehiago ere etorriko dira.
Ikonoen ikonoak agertzen dira nagusiki gure galderetan (ez guztiak, ordea), hain zuzen ere liburuko aurkibiderako sortu dituztenak; baina liburua ederki ilustratua, argazki bikainez. Ikus, Sancheski irristagailuaren orria:
Objektu ikoniko hauek markak dira kasu batzuetan, goiko galderetako adibideetan eta Sancheskiaren kasuan bezala, beste batzuetan objektu tradizionalak dira (kaikua edo pilota jokoko xistera), beste batzuk industrialak eta generikoak (makina erraminta). Bakoitzaren historia kontatuta dago liburuan, hiru edizio elebidunetan;
- Euskara / Gaztelera
- Euskara / Frantsesa
- Euskara / Ingelesa
Hiru bertsioak erostem ahal dituzue Hemendik elkartearen dendan, 45 euroan.
50 objektuekin, izatez, ehun galdera desberdin baino gehiago sortu dituzte Hemendik elkartearen bultzatzaileek, Jean Louis Iratzokik eta Eki Solorzanok. Esker mila gure jokoa aberasten hartu duzuen lanagatik, eta zorionak Hemendik.eu ekimena bultzatzeagatik, benetan ideia bikaian iruditzen zaigu. Etorkizuneko edizioren batean asmakizun teknologikoak ere sartuko ahal dira! (geure jokoa agian!).
Galdera hornikuntzan ideia propioak sustatu nahi duen edonor bada... jar kontaktuan Egunean Behin egiten duen enpresarekin, CodeSyntax-ekin. Euskal ikonoen galdera sorta polit hau bezalako beste batzuk integratzeko prest gaude.
Erantzun
Sartu