Teknologia albisteak

Hiru urte beteko ditu Egunean Behin jokoak hastear den 9. denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-01-25 : 10:50

Oporraldia lasai hartuta, ohi dugun bezala, urtarrilaren 31n itzuliko da Egunean Behin jokoa eguneroko jardunera. 10 asteko denboraldi bat izango dugu Aste Santua bitarte, aurreko biak bezala hau ere EITBk babestua. 9. denboraldia izango da gure jokoarena, eta beste marka bat ere izango da tartean, martxoan hiru urte beteko baititu gure aplikazioak. Milaka erabiltzaileon laguntzarekin, honaino iritsi izanarekin harro gaude. Orain, presta zaitezte datorren astelehenetik aurrera jokatzeko.

 

EITBren babesletzarekin, aurreko bi denboraldietan telebistan zuzenean emandako finalak izan genituen: Biba Egunean Behin! saioak, uztailean eta abenduan. 9. denboraldi honetan ere final bat egiteko asmoa eta ideia badaukagu, baina nola izango den ez daukagu zehaztuta une honetan. Zerbait irtengo da, hiru urte beteta ez dugu airean utziko...

9. denboraldi honetan ere sari telebisibo-teknologikoak izango dira sailkapen nagusirako, Samsung telebista handi bat, Android telefono euskaratu eta txukunak, eta zozketaz Chromecast gailuak telebista adimentsu bihurtzeko. Gainerakoan, honako babesleen laguntza jasoko dugu astez asteko sariak banatzeko:

Denboraldi honetan urtemuga ere beteko dugu, 2019ko martxoaren 4an hasi zen jokoa, orduan dago lehen partida erregistratuta gure datubasean. Hiru urte izango dira beraz, eta ospatu beharko da. 

Gainerakoan, galdera sorta berriekin ere ari gara... batzuetarako, ez zaizue gaizki etorriko trebatzen bazarete euskarazko eguneroko joko berrietara, urtarril honetan bertan modan jarri diren Wordle eta Berbaxerkara.

Datorren astelehenera arte!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago