Teknologia albisteak

Telefonoa euskaratzeko kanpaina honen aurretik, ze portzentaia genituen?

Erabiltzailearen aurpegia
2021-11-06 : 09:16

Telefonoa euskaratzeko kanpainarekin ari gara Egunean Behin jokoan aste honetan dakizuenez. Baina sustapen hau hasi aurretik... ze telefono konfigurazio portzentaiak ote zeuden jokalarien artean? Joan den larunbatean egin genuen neurketa. Tatxan, tatxan...

Ba hauxe da emaitza, partida urriaren 30 horretan jokatu zenuten milaka laguneko lagunen artean % 13.69ak zeneukaten telefonoa euskraz, eta %86,31k gaztelaniaz.

Sistema eragileka ere atera ditugu datuak. Batetik, iOS eta Android-en arteko erabilpen portzentaia 80/20 nahiko biribil batean banatzen da euskaldunon artean. Gero, euskaratuagoa dute telefonoa Android-dunek.

iOS

  • telefonoen portzentaia: %20
  • Euskaraz: % 9.2
  • Beste bat: % 90.8

Android

  • telefonoen portzentaia: %80
  • Euskaraz: % 14.82
  • Beste bat: % 85.18

Portzentaia triste samar hauek (onar dezagun) hobetzeko aukera jokalarien esku daude. Bihar arte denbora dago telefonoa euskaratzeko. Sistema eragile batekoak zein bestekoak euskaratzeko, tutorialak Zure Hatz Marka Euskaraz webgunean, eta gure promozioaz hemen. Badakizu, jokatu euskaraz Egunean Behinen eta 12 Samsung A12 telefonoren zozketan parte hartuko duzu.

Erantzun

Sartu