Teknologia albisteak

Badalab laborategia eta The Future Game inkesta

Erabiltzailearen aurpegia
2021-10-19 : 16:51

Aste honetako Egunean Behin jokoaren babeslea Badalab laborategia da, "Euskararentzako hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategia", Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua, eta aurtengo uztailean ofizialki eratua. Berrikuntza asmo horrekin bat eginez, egitasmo jakin batekin lotu du Badalabek babesletza hori: ikusiko zenuten jokalariok The Future Game - Bihar zer? inkestaren berri ematen ari garela aplikazioaren bidez... 

The Future Game egitasmoaren helburua da, 2050 urtea eszenatorki gisa hartuta, etorkizuna nola irudikatzen duten ezagutzea eta erronka berriei modu kolektiboan erantzutea. Inkesta irekia da eta edozeinek parte hartu dezake https://thefuturegame.org/eu/ helbidetik. Galdetegia joko moduan planteatuta dago, modu dinamiko eta arinean bete ahal izateko. Gazteen errealitatean eta etorkizuneko eszenatorkian eragina izango duten gai gakoak landu dira.

Ekimena zuzentzen dute DOT kooperatibak, Osoigo Next-ek eta Braulio Gómez Deustuko Unibertsitateko ikerlariak. Babesleak dira Badalab laborategia, EITB eta BBK Kuna dira babesleak.

Badalabi dagokionez, The Future Game eta beste ekintza batzuen bidez, hainbat erronkarentzako erantzunak biltzen saiatuko dira. Adibidez:

  • Nola bizirauten du hizkuntzak testuinguru diberso batean?
  • Nola sustatzen edo bermatzen dugu hizkuntzaren erabilera sistema digitalean?
  • Zein rol joka dezake hizkuntzak gizarte berdinzaleago eta inklusiboagoa eraikitzeko garaian?

Badalaben aurkezpenean azaldu zuten bezala, laborategiaren helburuan artean dira "Euskararen ekosistema eraberritzea" eta "gizartean proposamen ausartak egitea". Hemen bat, The Future Game - Bihar zer? inkestaren bidez. Gehiago ere etorriko direlakoan, eskerrik asko babesletzagatik.

Erantzun

Sartu