Teknologia albisteak
1

Ukraina da euskaraz, ez Ukrainia edo Ukrania

Erabiltzailearen aurpegia
2022-03-04 : 12:03

Galdera egin genuen atzo Egunean Behin jokoan: Azken egunotan albiste den herrialdea. Eta hauxe erantzun zuen herriak:

  • Ukraina (% 31.41)
  • Ukrainia (% 30.17)
  • Ukrania (% 38.41)

Lehen aukera, Ukraina da zuzena, baina herenak baino gutxiaxeagok asmatu zenuten. Txiripaz bezala edo, hirutik bateko aukerarekin. Jendeak kexuka ere idatzi digu, gainera.

Gure postontzian azken orduetan jasotako mezuetako batzuk:

"Serion!!??? Ukraina??? Patetikoa. Mundu osoan Ukrania da ta zuek eman dezuen aukeretako bat, ta gaizki bezela eman diazue. Euskaditik atera ez zeraten hoitakoak izango zerate. Esandakoa, patetikoa."

Mundu osoan ez da Ukrania, ez. Katalanez Ucraïna, asturieraz eta galizieraz Ucraina, frantsesez Ukraine eta... gaztelaniaz Ucrania, hori bai.

"Faltazana Ukrania jarri ta geizki??  "

Bai, eta ez da geizki baizik eta gaizki.

"Wikipedian ukrainako bandera eta gero ukraniako armarria dio, zein da zuzena? Nire erantzuna txartzat eman duzue baina ez dut argi. "

Erabiltzaile honek arrazoi du, gaur goizera arte hala baitzegoen Euskarazko Wikipedian, Ukraina artikuluan.

Baina tira, Wikipedia editatu daiteke, eta hori ere jada zuzendu dugu; Ukrainako armarria dio orain, ikusten baduzue; eta ereserkia ere ukrainerako alfabeto zirilikotik zuzen transliteratu dugu. Bide batez, biztanleak ukrainarrak dira, eta hizkuntza ukrainera.

Wikipediako estekak jarri ditugun arren jokoan eta hemen, baina Ukraina idazteko erabakia ez da Wikipediarena, baizik eta Euskaltzaindiarena: bere 38. arauan agertzen dira, estatuen izenak, herritarrenak, hizkuntza ofizialenak, eta hiriburuak.

 

Erantzunak

2022-03-04 : 12:54

Mundu osoan ez da Ukrania, bestela baizik. Sutatuk idatzi dituen adibideez gain, hona hemen beste sorta bat:

- Alemanez: Ukraine
- Danieraz: Ukraine
- Errumanieraz: Ucraina
- Ingelesez: Ukraine
- Italieraz: Ucraina
- Nederlanderaz: Oekraïne
- Norvegieraz: Ukraina
- Polonieraz: Ukraina
- Suedieraz: Ukraina
- Suomieraz: Ukraina
- Turkieraz: Ukrayna

Erantzun

Sartu