Teknologia albisteak

Korrika Egunean Behin, zuzeneko partida presentziala egingo da Korrikaren amaieran

Erabiltzailearen aurpegia
2022-03-30 : 16:13

Bihar hasiko da 22. Korrika Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da, eguerdian, Donostian. Amaierako ekitaldien artean, EITBk gure jokoarekin antolatu duen ekintza bat: Korrika Egunean Behin. Korrikaren azken kilometroa egin ondorengo ekitaldien artean, apirilaren 10ean, igandez, 13.30etan, Bulebarreko kioskotik, flash partida azkar bat egingo da, bertaratzen direnekin jokatzeko.

Bulebarreko kioskotik, laguntzarako izango diren pantaila batzuk tarteko, Gazteako Antton Telleriak gidatuko du zuzeneko partida hori. Bertan daudenek jokatzeko izango da bakarrik, ez telebista emanaldi bat hala nola Biba Egunean Behin. Hiru txanda jokatuko dira, eta sariak banatu hantxe bertan.

Ez da urrutitik jokatzerik izango: Donostiako Bulebarrean bertan daudenek, instrukzioak bertantxe jasoko dituzte partidara sartzeko. Baina aldiberekoa eta bakarra izango da, 3 txandatan, 30 galdera, denak berdinak aldi berean jokalarientzat.

Tokian tokiko partida bat izan zen Egunean Behin-en lehen final zuzenekoa, 2019ko abenduan jokatua Azpeitian. Gero, era honetako saiotxo bat edo beste egin izan da, baina formatua erdi geldi egon da pandemiagatik, jendea areto batean elkartzeak zekartzan zailtasunengatik. Dena dela, zuzeneko ikus-entzunezkoen eredua landu ahal izan genuen, Youtube bidez 2020an, pandemiaren gogorrenean; eta 2021ean ETBrekin batera, Biba Egunean Behin ekitaldietan.

Korrika Egunean Behin EITBk antolatu du, Korrika 22 babesteko egindako zenbait ekitaldiren artean. Aurkezpena gaur egin dute, hain zuzen ere ekitaldi hau izango den espazio berean, Donostiako Bulebarreko kioskoan. Ikus albistea hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago