Kaixo lagunak, gogoratu duzue gaur duzuela azken eguna aste honetako zozketa berezian parte hartzekotan, telefonoa euskaratzekoa Egunean Behin jokoan sartu aurretik. Edo bihar euskaratu telefonoa jokatu aurretik, bestela. Alde horretatik kexa parea jaso dugu (adibideak: bat, bi) Twitter bidez eta aplikazioko oharren bitartez: "Euskaratu dut telefonoa eta orain aplikazio guztiak ingelesera pasatu zaizkit!". Tira, guztiak ez, baina bai batzuk, gerta loteke, eta badu azalpen bat horrek.
Zera da koxka, eta Andrloid batzuetan gertatzen da; hizkuntza kudeatzeko bi modu daudela segun eta zein telefono.
Batzuetan hizkuntza bakarra aukeratu daiteke, eta orduan Euskara aukeratu dezakezu lehen hizkuntzatzat, eta txukun agertuko zaizu sistema euskaraz, eta berdin euskaraz daduen aplikazioak. Baina aplikazio bat ez badago euskaraz, adibidez Whatsapp, orduan hori ingelesez agertuko zaizu… eta ez, beharbada nahiago zenuen bezala, gazteleraz edo frantsesez (edo aukerako beste hizkuntza batean). Baina, adi, hau ez da aplikazio guztiekin gertatzen, inondik ere: Youtube aplikazioa euskaraz agertuko zaizu bai ala bai.
Mugikor hauetan, lehen hizkuntza aukeratu dezakezu, Euskara, eta bigarren hizkuntza bat ere bai, aplikazioa euskaraz ez dagoen kasuan, bigarren hizkuntza hori lehenesteko, dela gaztelania, frantsesa, katalana edo nahi duzuna…
Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarako aztertu dituzte azken bi urteetan Euskal Herrian saldu diren marka eta modelo ohikoenak. Laburbilduz, hau da egoera.
Xiaomi telefonoak hizkuntza bakarreko aukera ematen dute. Kontuan izan hurrengo erosketetarako.
Vivo eta Samsung, bi hizkuntzako aukera, objetiboki abantaila erabiltzaileentzat.
Oppo eta Realme, segun, Batzuk dabiltza hortik eta saltzen dira oraindik ere Android 10 sistemarekin, eta beste batzuk Android 11 berriagoarekin. 10 zaharrekoetan, hizkuntza bakarra ezar daiteke, tutorialak erakusten duen eran:
Baina Android 11-ra eguneratuz gero, eta aukera hori posible izan daiteke Oppo eta Realme duzuenon artean, bigarren hizkuntza zehaztea ere posible da, eta hauxe ikusiko duzue:
Goiko irudi honetako antzekoa ikusiko duzue Samsung eta Vivo duzuenok.
Eta horixe da kontua, modu batean zein bestean euskaratzeko, tutorialak Zure Hatz Marka Euskaraz webgunean, eta gure promozioaz hemen. Badakizu, jokatu euskaraz Egunean Behinen eta 12 Samsung A12 telefonoren zozketan parte hartuko duzu.
Erantzun
Sartu