
Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.
Duela egun gutxi Berriak informatu duenez, Amazon hasi da bere Prime Video streaming zerbitzuan euskarazko azpidatziak jartzen. Urte hasieran iragarri zuten bezala, Espainian bertan ekoiztutako lanak dira azpidatziekin hizkuntza gehigarri batzuetan jarri dituztenak. Hau da, gaztelaniazko telesaila da adibidez En la corte del principito, eta horixe da, gaztelania entzunik, euskarazko azpidatziekin jarraitu daitekeen produktuetako bat. Zentzurik gutxien duen tokian hasi da euskara erabiltzen euskara Amazon: gaztelania entzun eta euskaraz azpidatzi, erabilpenaren aldetik, azpitituluetan inbertitzeko har litekeen erabaki inpraktikoena da.
Soylent Green 1973ko filma da, eta artikulu honi irudi gisa itsatsi diogun ilustrazioan agertzen den bezala, honela saldu zuen bere burua propagandan: "2022. urtea da. Pertsonak pertsona dira oraindik. Behar dutena lortzeko edozer egingo dute. Eta behar dutena Soylent Green da". Zer da ba Soylent Green, zera da, bueno, ez dezagun spoilerrik egin, bakarrik esan film hau euskaratuta duzuela azpidatziekin.
2021. urtea hasi genuen 1.350 film luzeko katalogo bat izaten geurean. Adierazi gabeko helburu bat markatu zitekeela pentsatu genuen orduan, esan ez, baina pentsatu bai: urte amaierarako mila eta bostehun film izan euskaratuta. Eta lortu dugu, 1.502 film luze daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean.
Azken hilabeteetan Filmazpit eta Open Data Euskadi webguneen bidez askatu diren hainbat film dokumentatu eta kargatu ditugu irail honetan Azpitituluak.eus webgunera. 60 film gehituz katalogora, urte amaierarako 1.500 film edukitzeko helburua gertuago daukagu.
Abuztuan kargatu ditugun marrazki bizidunetako azken bi filmeekin (neskato afgandar baten ibilerei buruzko The Breadwinner eta Viki Bikingoaren egokitzapen bat), 1.401 film luzeren azpidatziak daude une honetan gure webgunean, Azpitutuluak.eus-en. Urte amaierarako helburua: 1.500 film luze edukitzea gure katalogoan.
Saga interesgarri batzuetako film batzuk bazeuden lehendik Azpitituluak.eus webgunean kargatuta, baina aurten Open Data Euskadin askatu diren azpidatzi sortekin, orain osatuago ditugu Men in Black eta Back to the Future film sorta interesgarriak.
Joxe Aranzabal blogari eta Azpitituluak.eus komunitateko 'azpidazle' saiatuaren ekimenez osatu da Kubrick proiektua azken asteetan. Hau da, Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmografia osoa euskaraz dago orain.
2020ko azken bi hilabeteetan zenbait karga masibo egin ditugu film eta telesailen katalogora Azpitituluak.eus webgunean. Boluntarioen ekarpenek ere jarraitu dute, eta 2020a ixterako, 1350 filmen langa gainditu dugu. Nabarmentzekoa Joxe Aranzabalek Stanley Kubrick-en filmografiari emandako errepasoa, eta Euskal Encodings-etik etorri den lan osagarria, Star Wars materialaren ingurukoa.
Asteburu honetan Star Wars saga filmiko ezaguneko azken bi atalak, 8. eta 9. episodioak, igo ditu Azpitituluak.eus-era boluntario batek, Josu Etxarrik: Azken Jedia eta Skywalkerren Igoera.
Bere garaian Canal Plus telebistarekin sinatutako akordioari esker, hainbat azpititulu euskaraz plataforma horretan egotea finantziatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenaren ondorioetako bat zen, iragarri zen bezala, azpidatziak jabetza publikokoak izango zirela epe baten amaiera. Eta halaxe gertatu da, Open Data Euskadi atariaren bidez askatu ditu azpidatziak Eusko Jaurlaritzak.
Orain zortzi urte pasatxo, 2008ko udan, abiatu zen Azpitituluak.com proiektua, euskaldunei pelikulak bertsio originalean ikusteko aukera eskaintze aldera, euskarazko azpidatziekin; tartean, gazte euskaldunak. Eta erabiltzaile gazteenei begira pentsatu dugu orain sustapen kanpainatxo hau.
Kirk Douglas yiddisheraz mintzo zen etorkinen familia txiro batean jaio zen New York-en, abenduaren 9 batean, gaur ehun urte. Zinearen historiako aurpegi eta presentzia ezagunenetako bat izan zen 20. mendean, eta bere film bikain batzuk euskaraz ditugunez, Azpitituluak Euskaraz-en ere ospatzen dugu haren urtebetetze eta mendeurrena.
Berrikuntza grafikoa egin diogu gure Azpitituluak.com webguneari: gure katalogo nagusia erakusteko filmen kartelen iruditxoen sailkapena ere sartu dugu, zer ikusi nahi duzun aukeratzea atseginagoa egiteko, film bat bertsio originalean euskaraz jarraitu nahi duzunean.
Sariak oso banatuta egon dira. Mad Max izan da sarituena (6 sari, baina "txikietakoak"), Gonzalez Iñarrituk irabazi du zuzendari onenarena (The Revenant) baina Spotlight-ek filmik onenarena. Brie Larson (Room) eta DiCaprio (The Revenant) aktorerik onenak. The Danish Girl-ek ere aktore laguntzaile baten saria eraman duelarik, dagoeneko Azpitituluak.com-en euskaraz dauzkagun filmekin palmarestxo polita lortu dugula esan dezakegu.
Azken asteetako ekarpen batzuei esker, osatua geratu da Star Wars-eko lehen trilogia klasikoa, Azpitituluak.com webgunean. Azpidatzi hauek baino lehenago, arkeologia teknologikoko lana egina zegoen audio bertsioak berreskuratzeko.
Euskadi Irratiko Amarauna saiorako prestaturiko interbentzio batetik, hona zenbait film eta produkturen erreferentzia. Film edo liburuetako fantasian agertutakoak, gaur egun produktu teknologikoen marka-izenak direnak. Hiru adibidez zehatzekin: Nexus, Palantir, eta Soylent.
Duela egun batzuk, Charly sinatzen duen internauta euskaldun batek aurkikuntza bitxi bat egin zuen Emulen: euskarazko hainbat azpititulu, film klasikoenak. Azpitituluak.com-en bitartez altxor bitxi hori partekatzea erabaki du Charlyk. Ba, eskerrik asko aizu!
Interneten sortu den streaming-zerbitzu berri bat da Joker.org: Torrent fitxategietatik zuzeneko streaming-a egiten duen zerbitzua da. Aurkitu torrent jakin bat, bertan itsatsi, eta zure ordenagailuan ikusi ahal izango duzu ikus-entzunezkoa. Azpitituluen aukera ere badu, eta sisteman euskara ageri ez den arren, fitxategia "eskuz igota" oso erraza da euskaratutako filma ikustea. Adibide bat ilustratu dugu artikulu honetan, La Grande Bellezza filmarekin.
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak gezur handia antolatu zuen minbizitik bizirik irten ondoren, eta bere ahal guztiekin defendatu zuen, harik eta 2013ko urtarrilaren 13an aitortu zuen arte. The Armstrong Lie dokumentalak modu dramatikoan azaltzen ditu gezurraren nondik norakoak, Armstrongek berak baimena eman baitzion Alex Gibney dokumental egile estatubatuarrari insider gisa jarraitzeko 2009ko Tourra (lau urte geldirik egonda Armstrongek 40 urterekin egin zuena) eta nahi adina aldiz txirrindularia elkarrizketatzeko. Emaitza, ikusgarria bezain interesgarria. Eta orain euskaraz, azpitituluekin.
EHUn zine foruma izango da datozen egunetan, euskaraz. Zikloaren gaia: "Hil eta bizi: hor dolua". Bilboko Bizkaia Aretoan 18.00etan izango dira emanaldiak, doan; gero solasaldiak.