Sustatu logoa Teknologia albisteak
azpitituluak

Azpitituluak Euskaraz

Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.

Mezuak

Gaur osatu dute lantegi batean Roy Batty izeneko erreplikantea, Nexus 6 modelo bat, kolonietan borro...

Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak Euskaraz
2016-01-08 13:41
Gaur osatu dute lantegi batean Roy Batty izeneko erreplikantea, Nexus 6 modelo bat, kolonietan borrokatzeko prestatua. Bueno, horixe izango zen baldin eta Blade Runner filmak egiazko 'denbora-lerro' bat izan balu. Roy Batty erreplikantearen hitzak dira honakoak: C-izpiak ikusi ditut diz-diz iluntasunean, Tannhäuserko atean... Euskaratua dago, bai, zinearen historiaren parte den monologo labur eta eder hori: http://azpitituluak.com/euskaraz/1232278282

Bai, gaur da eguna, 2015eko urriak 21. Back to the Future trilogian, Delorean bidaiari etorkizunera ...

Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak Euskaraz
2015-10-21 09:51
Bai, gaur da eguna, 2015eko urriak 21. Back to the Future trilogian, Delorean bidaiari etorkizunera iristen den unea. Auto eta patin hegalariak kalean, eta faxak etxe guztietan. Tira, film hori ez dugu euskaraz, baina trilogiaren hasiera bikaina bai: http://azpitituluak.com/euskaraz/1354552417

Gaur ostirala, hilak 5, 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko ...

Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak Euskaraz
2014-12-05 07:58
Gaur ostirala, hilak 5, 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dugu Peter Pan, 1924ko klasikoa. Zine mutuko saio hau, Josetxo Fernandez de Ortega pianojoleak musikatuko du inprobisazio lanetan bere trebetasun aparta erakutsiz. Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditu: http://azpitituluak.com/euskaraz/1417558968

Euskaratutako 500 film luze izatera iritsi da azpitituluen gure katalogoa (telesailak, laburrak eta ...

Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak Euskaraz
2014-04-23 20:45
Euskaratutako 500 film luze izatera iritsi da azpitituluen gure katalogoa (telesailak, laburrak eta erdimetraiak ere badaude aparte). http://azpitituluak.com/euskaraz/deskargatuenak#more Printze Txikia deritzon erabiltzaileak gehitu du 500.a, Frozen, Disneyren animazio filma, Oscarra irabazi zuena. http://azpitituluak.com/euskaraz/1398194481

"Aslan da, 11 urte ditu. Bere bizi-istorioa inork ere ez daki. Kartoizko kutxa batean aurkitu zuten ...

Azpitituluak Euskaraz
Azpitituluak Euskaraz
2014-03-24 12:33
"Aslan da, 11 urte ditu. Bere bizi-istorioa inork ere ez daki. Kartoizko kutxa batean aurkitu zuten gau hotz batean. Soldadu errusiarrek sexu-abusuak egin zizkioten. Hadizhat-ek uste dut Aslan errusiarra dela, baina Aslanek txetxeniarra eta musulmana izan nahi du." Aslan eta Hadizhat txetxenieraz mintzo dira dokumental honetan: Malenkoniaren 3 Gelak http://azpitituluak.com/euskaraz/1395431481
Jarraitu gaitzazu