Teknologia albisteak

2020 amaitu da 1.350 film euskaratuen langa gaindituta

Erabiltzailearen aurpegia
2021-01-02 : 09:53

2020ko azken bi hilabeteetan zenbait karga masibo egin ditugu film eta telesailen katalogora Azpitituluak.eus webgunean. Boluntarioen ekarpenek ere jarraitu dute, eta 2020a ixterako, 1350 filmen langa gainditu dugu. Nabarmentzekoa Joxe Aranzabalek Stanley Kubrick-en filmografiari emandako errepasoa, eta Euskal Encodings-etik etorri den lan osagarria, Star Wars materialaren ingurukoa. 

Jendearen ekarpen boluntarioak 20 film izan dira aurten, eta telesail oso bat ere bai (The Mandalorian). Ekarpen horien artean nabarmentzekoak:

  • Joxe Aranzabalek Stanley Kubrick-en filmografiari emandako errepasoa (zeina itxi dugun Dr. Strangelove bikainarekin, aurten igotako azken filma).
  • Josu Etxarrik Star Wars materialarekin egindako ekarpenak, Mandalorian aipatutakoaz gain, saga ofizialaren bi amaierakoak. Etxarrik lan hau Euskal Encodings-en egindako kargekin osatu du gainera. Era berean, katalogoan daude Solo (berriki igoa), eta Rogue One, frankizian A Star Wars Story izenarekin ezagutzen hasi diren istorio osagarrien spin-off-ak,

Eduki hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren IKT laguntzetan bultzada jaso zuen proiektuak 2020an, eta horri esker, beste jatorri batzuetako 110 film, eta 50 telesail ataletik gora kargatu ditugu webgunera, jatorria dutenak nagusiki Open Data Euskadin etaFilmazpit-en. Hauen artean aipagarri:

Eta telesailetan: Black MondayThe Littel Drummer Girl (John Le Carre zendu berriaren espioien eleberrian oinarritua), eta Agatha Christieren bi istorio: The ABC Murders eta And Then There Were None.

Erantzun

Sartu