Teknologia albisteak

"2022. urtea da eta jendeak Soylent Green behar du"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-04-22 : 10:16

Soylent Green 1973ko filma da, eta artikulu honi irudi gisa itsatsi diogun ilustrazioan agertzen den bezala, honela saldu zuen bere burua propagandan: "2022. urtea da. Pertsonak pertsona dira oraindik. Behar dutena lortzeko edozer egingo dute. Eta behar dutena Soylent Green da". Zer da ba Soylent Green, zera da, bueno, ez dezagun spoilerrik egin, bakarrik esan film hau euskaratuta duzuela azpidatziekin.

2022. honetan badago ezer film horretatik? Ba bai, 1970 inguruetan aldaketa klimatikoa ez zen hain puntako gaia zientzia fikzioan, eta honetan bai: bero sapa ikaragarri batek etengabe itotzen duen New York batean kokatzen da akzioa. beroketa globalaren seinale bat.

Horrez gain, beste puntu batzuk: superpopulazioa, klase bereizketa are handiagoa aberats eta pobreen artean (aberatsentzat bakarrik funtzionatzen dutelarik poliziak edo zerbitzu publikoek), badu mamirik filmak.

Ikuspegi katastrofista eta ekologikoa duen 1970eko hamarkadako beste pieza interesgarri bat, hau ere euskaratua, 1972ko Silent Running. Gizon (ia) bakarti bat barazkiak eta landareak hazten, orbitan dagoen kupula espazial batean. Lurrean desagertzear den landarediak, espazioan iraungo ote du?

Film hunkigarriak izan daitezke biak, eta kontuz, ez optimismo askorako marjina ematen dutenak. Baina saretik jaisten badituzu, eta euskarazko azpidatziekin sinkronizatu, adibidez asteburu honetan ikusteko modukoak.

Erantzun

Sartu