Mila eta bostehun film luze euskaraz azpidatzita
2021-12-24 09:41
2021. urtea hasi genuen 1.350 film luzeko katalogo bat izaten geurean. Adierazi gabeko helburu bat markatu zitekeela pentsatu genuen orduan, esan ez, baina pentsatu bai: urte amaierarako mila eta bostehun film izan euskaratuta. Eta lortu dugu, 1.502 film luze daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean.
Karga handi samar bat egin dugu abenduan, zeinean film interesgarriak etorri diren:
- Once Upon a Time in Hollywood, Tarantino berriena.
- Joker, super-heroien istorio bat baino gehiago, Taxi Driver berriztatu bat.
- Im Keller dokumental austriarra.
- Juno, 2007koa, Elliot Page protagonista zela bere trantsizioaren aurretik.
- The Meaning of Life, 1983koa, Monty Pythonena.
- Gladiator, Ridley Scott-ek zuzendutako klasikoa.
- Hors Normes, autismoaren zaintzaren erretratu erralista bat (goiko ilustrazio film horretakoa da).
Horiekin batera, aipagarriak aurretik kargatutako batzuk:
- Back to the Future sagaren osaketa.
- Adults in the Room, film greziarra, Yanis Varufakis ministroak Europako Batasunarekin izan zuen gudu epikoaren kontakizuna.
- Parasite korearra, drama-komedia zorrotza, Hego Koreako nazioarteko arrakasta historiko handiena.
- I Am Greta: Thunbergi buruzko dokumentala.
Eta erabiltzaileen ekarpen interesgarriak ere bai:
- Dune (beheragoko fotograma, bertatik)
- Black Widow
- Padre Padrone
- Psycho
- The Shining eta Kubrick-en beste batzuk haren filmografia osorik osatu arte.

Erantzunak kargatzen...