Gehikuntza hauetan azken bi urteetako filmak dira gehienak. Baten batzuk nabarmenak aipatzeagatik, mundu zabaleko zinema adibideak:
- Adults in the Room, film greziarra, Yanis Varufakis ministroak Europako Batasunarekin izan zuen gudu epikoaren kontakizuna.
- Parasite korearra, drama-komedia zorrotza, Hego Koreako nazioarteko arrakasta historiko handiena.
- Divino Amor brasildarra, distopia erlijioso moduko bat, oso bitxia...
- Mirai japoniar animea, kritikak goretsia.
Biografia edo biopic zenbait:
- Rocketman, Elton John-en bizitzarekin.
- Tolkien eta Resistance, 20. mendeko bi sortzaileren gaztaro urteak kontatzen dituztenak, J.R.R. Tolkien idazleaz eta Marcel Marceau mimoaz ari gare.
- I Am Greta: tira, hau ez da biopic bat, baizik eta Greta Thunberg ekintzaile ekologista gaztearen inguruko dokumentala.
Eta beste zenbait film aipagarri:
- Les Miserables, ez Victor Hugoren 19. mendeko Frantzia deskribatzen duena, baizik eta Ladj Ly jatorri maliarreko zinegileak 21. mendeko suburbioetan ikusitakoa dakarrena.
- The Burnt Orange Heresy, thriller interesgarri bat, aktore bikainekin.
- Birds of Prey, super-heroien dosiak behar badituzu: emakume-ikuspegi gehiagorekin honetan, akaso (artikulu honetako irudia, horretakoa da)
- Yesterday: zer gertatuko zen The Beatles denon memoriatik desagertuko balira, salbu eta kantari galdu baten burutik?
- Cold Pursuit, zergatik Lian Neeson, edo beste modu batean esanda, Liam Neesonelako.
Erantzun
Sartu