Teknologia albisteak
1

Oscarretako nominazioetan dauden zazpi film, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2023-02-21 : 09:02

Martxoaren 12an izango den 2023ko Oscarretarako nominazio-zerrendan dauden zenbait film (zazpi) euskaraz daude gure katalogoan, Azpituluak Euskaraz webgunean. Batetik dago aurten nominazio gehien jaso dituen filma, 11rekin: Everything Everywhere All at Once. Komedia eta zientzia fikzioa uztartuz, akzio frenetikoa ere bai zeren eta, izenburuak dioen bezala, dena edonon aldi berean batera gertatzen da film honetan. Eta beste sei film ere bai gero.

Eta  beste sei film horiek ez dira, egia esanda, nominazio askokoak... bakarrekoak, baina dozenerdi film interesgarri benetan:

Animazioko film onenaren kategorian, The Sea Beast / Itsasoko piztia eta Guillermo del Tororen Pinocchio / Pinotxo.

Ingelesa ez besteko hizkuntzen kategorian, beste bi. Batetik, irlandera gaelikozko filma, lehena hizkuntza gutxitua honetan nominatua izan dena, An Cailín Ciúin / Neska Isila / The Quiet Girl. (dialogo bateko irudia behean, eta kartela gorago). Eta Poloniako ekoizpen bat, 'Eo', non asto bat den protagonista, paralelismoak eginez Jerzy Skolimowskik urte batzuk lehenago egindako Essential Killing filmarekin (baina hartan gizaki batena zen rol nagusia).

Eta plataformetako beste bi film entzutetsu, baina nominazioetan bakarrik izendapen bana jaso dutenak: Blonde (Marilyn Monroeren gaineko biopic bat, Ana de Armas aktorea izendatua dagoelatik), eta Glass Onion, thriller komedikoa. 

Erantzunak

2023-02-25 : 10:12

Albiste hau argitaratu ondoren, beste film baten azpidatziak kargatu dituzte gure webgunera: Im Westen nichts Neues / Berririk ez mendebaldeko frontean. Klasiko anti-beliko aleman zahar baten bertsio filmiko berria. https://azpitituluak.eus/im-westen-nichts-neues Ez bakarrik dago ingelesa ez den kategorian, beste 8 nominazio ere baditu, 9 guztira.

Erantzun

Sartu