Donostiako Zinemaldiaren egunetan gaudenez, Rifkin's Festival da kargatu dugunetako bat, Woody Allenek Zimenaldiaren kontestuan eta Donostiako kokapenetan grabatu zuen filma. Gainera, aurtengo irailean zuzendaritza eta gidoi-idazkuntza utzi duela iragarri du Allenek. Kantzelazioagatik edo zahartzaroagatik ote den ez du argitu, baina hala bada, Donostiako film hau izango da Allenen filmografia luzean azkena.
Beste film interesgarri batzuk karga honetan, esperientzia afro-amerikarrari buruzko bi film interesgarri:
Beste pelikula interesgarri batzuk, The Gray Man aurtengo abentura film esajeratu samarra, The Little Things polizia-thriller ondo antzeztua, eta A Beatiful Day in the Neighborhood sentimental samarra baina gomendagarria.
Klasiko zaharragoen artean, Etsuraku edo Haragiaren plazerrak, Nagisa Oshima japoniarrarena, edo West Side Story musikala, 1961ko klasikoa kasu honetan.
Erantzun
Sartu