Azpitituluak Euskaraz ekimenak eduki karga nabarmen batekin amaitu du urtea. Guztira, Filmen katalogoan, 99 film gehitu ditugu, eta telesailak atalak izan dira 152. 16 telesailetako 20 denboraldi berri gehitu dira, 152 telesail atal horiek batzeko.
Telesailen artean, Game of Thrones telesail “klasikoarekin” egindako ahalegina aipa daiteke: aurretik zenbait denboralditako 37 atal zauden, baina beste 36 atal gehitu ditugu 2023an, telesail osoa euskaratuta dagoelarik orain (lau denboraldi osorik gehitu dira, beste moduan batean esanda, 2.a, 3.a, 4.a eta 8. eta azkena).
GoT telesailekoak Euskal Encodings ekimenetik etorri zitzaizkigun urte hasieran, eta ez dira Encodingstarrek pasatu dizkiguten bakarrak, hainbat film ere jatorri horrekin markatu baititugu aurtengo igoeretan, beste erabiltzaile boluntario batzuek ere eurenak eman dituzten bezalaxe. Beste ekarpen interesgarri bat Zital euskal hacker saiatuari esker egin genuen: itzulpen automatikoaren bidez hiru film euskaratu, hementxe duzue azalpena, azpidatzietarako sarbidearekin. Zitalen tresna, azpidatzien SRT fitxategiak egoki tratatzeko gaitasuna duena, hauxe: https://itzultzaile-neuronala.zital.eus/ Hona esperimentu horrek emandako fotograma bat:
Zaletuengan jatorria duten material horiez aparte, Amazon Prime Video eta Netflix streaming plataformek jarraitu dute material azpidatzia banatzen, eta han dute jatorria orain gure katalogoan zenbait fitxategik. Filmazpit plataformakoak ere gehitu ditugu, eta Hala ere, aurreko urteetan bezala, eduki gehiena Open Data Euskadi zerbitzuan askatu diren azpidatziek eskaini digute.
Amaitzeko, hona eduki interesgarri batzuk azken hilabeteetan kargatuak. Filmei dagokienez:
Eta telesailetan:
Erantzun
Sartu