2023 hasi dugu ehun film eta ehun telesail-atal gehiago gehituz katalogora
1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain gure katalogoan). Streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix euskarazko azpidatziak erabiltzen hastea ona izan da iturri gehigarri bat bihurtu direlako horrelako materialarentzako. 2022ko bigarren erdian hasi zen plataformen emari hori, eta ikus-entzunezkoen zaletuentzat albiste ona izan da euskaraz horiek jarraitzeko ZerNonIkusi.eus webgunea sortu izana ere.
Abenduko azken karga masiboan gehiturikoen artean daude, Tenet edo Nobody bezalako zinema-aretoetako arrakastak, edo plataformetan ospetsu bihurtu diren estreinaldiak hala nola The Good Nurse, Troll norvegiarra, Guillermo del Tororen Pinocchio edo Glass Onion (irudia film honetako eszena batekoa gehitu diogu honi)
Telesail atalei dagokienez ere, ehun aletik gora igo ditugu:
- Your Honor, 10 episodio
- Lost Ollie, 4
- Quiz 3
- The Good Lord Bird 7
- Years and Years 6
- The Loudest Voice 7
- Animal Kingdom 23 (bi denboralditakoak)
- The Pembrokeshire Murders - 3
- Super Giant Robot Brothers, 10
- Boterearen Eraztunak (The Lord of the Rings: The Rings of Power), 8 atal (telesail hau azkenean bikoiztua ere ikus daiteke Amazon Primen).
- The Sandman 11
- The Imperfects 10
- The Witcher, denboraldi bat, 8 atal.
2023rako ere, 200 ale azpititulatu, sail-atal eta filmen artean, gehitzea izango da gure helburua.
Erantzunak kargatzen...