Teknologia albisteak

Azpitituluak Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.

Erabiltzailearen jarduna

Woody Allenen filmografiako azken filma Donostiari lotua geratuko da

2022-09-23 : 10:21

Donostiako Zinemaldiaren egunetan gaudenez, Rifkin's Festival da kargatu dugunetako bat, Woody Allenek Zimenaldiaren kontestuan eta Donostiako kokapenetan grabatu zuen filma. Gainera, aurtengo irailean zuzendaritza eta gidoi-idazkuntza utzi duela iragarri du Allenek. Kantzelazioagatik edo zahartzaroagatik ote den ez du argitu, baina hala bada, Donostiako film hau izango da Allenen filmografia luzean azkena.

Telesail mugatuen abantaila, euskarazko azpidatzien ikuspegitik

2022-09-10 : 15:40

Lehengoan informatu genuen nola Eraztunen Jauna - Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz hasi den Prime Video plataforman, ba jada Azpituluak.eus webgunean ditugu 3. atalaren azpidatziak ere. Eta ez bakarrik telesail honenak (zeinak 8 atal osatu arte astero kargatzea espero ditugun), baita beste zenbait telesailetakoak ere bai.

Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da gaur

2022-09-02 : 12:24

Gertaera nahiko azpimarragarria da gaurkoa, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta baita Game of Thrones delakoarena, House of the Dragon. Baina Amazonek euskarari toki egin dion lekuan (Netflix-ekin paretsu horretan), HBO-k ez du keinurik egin euskararen alde.

Blade Runner: 40 urte estreinatu zela

2022-06-25 : 11:10

Gaur betetzen dira 40 urte Blade Runner estreinatu zela. Ridley Scott-en klasikoa, Philip K. Dick-en istorio batean oinarritua. Los Angeles euritsu eta zigurat korpotatiboz beteriko hura 2019an zegoen kokatua (duela hiru urte!), eta agian etorkizuna ez da pentsa bezala garatu. Hala ere, zelako uneak utzi dizkigun filmak, euskaraz azpìdatzita behintzat gozatu daitezkeenak.

Netflix: albiste onak euskarazko azpidatzi-zaleentzat

2022-05-20 : 15:33

Duela egun gutxi, Berriako albisteari jarraiki, Netflixen interes orokorreko estreinaldietan euskara agertzen hasi zela jakin genuen365 dni film poloniarra eta Choose or Die terrore-gore trukulentoko petardazoa izan ziren lehen bi lan horiek. Baina jarraian beste bi film etorri dira, eta badirudi politika jarraitua izango dela estreinaldi batzuetan (ez dakigu askotan ala gutxi batzuetan) euskarazko azpidatziak eskaintzea. Are gehiago: badirudi aukera irekitzen zaiela bai Ipar Euskal Herriko zein Hegoaldeko erabiltzaileei, Netflix Españan zein Netflix France-n agertzen direla azpitituluak.

Euskarazko azpidatziak Amazon Prime Videon: WTF egin duzue?

2022-05-11 : 09:48

Duela egun gutxi Berriak informatu duenez, Amazon hasi da bere Prime Video streaming zerbitzuan euskarazko azpidatziak jartzen. Urte hasieran iragarri zuten bezala, Espainian bertan ekoiztutako lanak dira azpidatziekin hizkuntza gehigarri batzuetan jarri dituztenak. Hau da, gaztelaniazko telesaila da adibidez En la corte del principito, eta horixe da, gaztelania entzunik, euskarazko azpidatziekin jarraitu daitekeen produktuetako bat. Zentzurik gutxien duen tokian hasi da euskara erabiltzen euskara Amazon: gaztelania entzun eta euskaraz azpidatzi, erabilpenaren aldetik, azpitituluetan inbertitzeko har litekeen erabaki inpraktikoena da.

"2022. urtea da eta jendeak Soylent Green behar du"

2022-04-22 : 10:16

Soylent Green 1973ko filma da, eta artikulu honi irudi gisa itsatsi diogun ilustrazioan agertzen den bezala, honela saldu zuen bere burua propagandan: "2022. urtea da. Pertsonak pertsona dira oraindik. Behar dutena lortzeko edozer egingo dute. Eta behar dutena Soylent Green da". Zer da ba Soylent Green, zera da, bueno, ez dezagun spoilerrik egin, bakarrik esan film hau euskaratuta duzuela azpidatziekin.

Mila eta bostehun film luze euskaraz azpidatzita

2021-12-24 : 09:48

2021. urtea hasi genuen 1.350 film luzeko katalogo bat izaten geurean. Adierazi gabeko helburu bat markatu zitekeela pentsatu genuen orduan, esan ez, baina pentsatu bai: urte amaierarako mila eta bostehun film izan euskaratuta. Eta lortu dugu, 1.502 film luze daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean. 

Denetariko 60 gehikuntza Azpitituluak Euskaraz webgunera

2021-10-02 : 12:26

Azken hilabeteetan Filmazpit eta Open Data Euskadi webguneen bidez askatu diren hainbat film dokumentatu eta kargatu ditugu irail honetan Azpitituluak.eus webgunera. 60 film gehituz katalogora, urte amaierarako 1.500 film edukitzeko helburua gertuago daukagu.

Euskaraz azpidatzitako 1.400 filmen muga gainditu dugu

2021-09-01 : 09:57

Abuztuan kargatu ditugun marrazki bizidunetako azken bi filmeekin (neskato afgandar baten ibilerei buruzko The Breadwinner eta Viki Bikingoaren egokitzapen bat), 1.401 film luzeren azpidatziak daude une honetan gure webgunean, Azpitutuluak.eus-en. Urte amaierarako helburua: 1.500 film luze edukitzea gure katalogoan.

Men in Black eta Back to the Future sagak euskaraz

2021-08-09 : 09:24

Saga interesgarri batzuetako film batzuk bazeuden lehendik Azpitituluak.eus webgunean kargatuta, baina aurten Open Data Euskadin askatu diren azpidatzi sortekin, orain osatuago ditugu Men in Black eta Back to the Future film sorta interesgarriak.

Kubrick proiektua: filmografia oso bat euskaratua

2021-02-03 : 09:17

Joxe Aranzabal blogari eta Azpitituluak.eus komunitateko 'azpidazle' saiatuaren ekimenez osatu da Kubrick proiektua azken asteetan. Hau da, Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmografia osoa euskaraz dago orain.

2020 amaitu da 1.350 film euskaratuen langa gaindituta

2021-01-02 : 09:53

2020ko azken bi hilabeteetan zenbait karga masibo egin ditugu film eta telesailen katalogora Azpitituluak.eus webgunean. Boluntarioen ekarpenek ere jarraitu dute, eta 2020a ixterako, 1350 filmen langa gainditu dugu. Nabarmentzekoa Joxe Aranzabalek Stanley Kubrick-en filmografiari emandako errepasoa, eta Euskal Encodings-etik etorri den lan osagarria, Star Wars materialaren ingurukoa. 

Star Wars: bederatzi filmeko saga, euskaratua

2020-11-23 : 09:47

Asteburu honetan Star Wars saga filmiko ezaguneko azken bi atalak, 8. eta 9. episodioak, igo ditu Azpitituluak.eus-era boluntario batek, Josu Etxarrik: Azken Jedia eta Skywalkerren Igoera.

Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak

2017-02-02 : 10:41

Bere garaian Canal Plus telebistarekin sinatutako akordioari esker, hainbat azpititulu euskaraz plataforma horretan egotea finantziatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenaren ondorioetako bat zen, iragarri zen bezala, azpidatziak jabetza publikokoak izango zirela epe baten amaiera. Eta halaxe gertatu da, Open Data Euskadi atariaren bidez askatu ditu azpidatziak Eusko Jaurlaritzak.

Gabonetarako, animaziozko filmak, euskarazko azpidatziekin

2016-12-14 : 10:34

Orain zortzi urte pasatxo, 2008ko udan, abiatu zen Azpitituluak.com proiektua, euskaldunei pelikulak bertsio originalean ikusteko aukera eskaintze aldera, euskarazko azpidatziekin; tartean, gazte euskaldunak. Eta erabiltzaile gazteenei begira pentsatu dugu orain sustapen kanpainatxo hau.

Kirk Douglas, 100 urte gurekin

2016-12-09 : 10:14

Kirk Douglas yiddisheraz mintzo zen etorkinen familia txiro batean jaio zen New York-en, abenduaren 9 batean, gaur ehun urte. Zinearen historiako aurpegi eta presentzia ezagunenetako bat izan zen 20. mendean, eta bere film bikain batzuk euskaraz ditugunez, Azpitituluak Euskaraz-en ere ospatzen dugu haren urtebetetze eta mendeurrena.

Aurrekoak ››