Teknologia albisteak

Adimen artifiziala euskaraz, sailkapena: 1) Claude / 2) GPT 4o / 3) Latxa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-10 : 08:55

IEB Biltzarrean ostegunean bildu ziren lagunen artean inkesta itsua antolatu du Hitz Zentroak (Latxa hizkuntza eredu handiaren sortzaileak), euskaraz ondoen moldatzen den adimen artifiziala (AA) aukeratzeko. 335 lagunek bi egunez egin dituzte euren aprobak eta preferentziak adierazi, jakin gabe zein sistemak ematen zizkien erantzunak. Claude suertatu da onena, 2. ChatGPT eta 3. oso distantzia txikian Latxa eredu bat.

Zehazki, modeloak koadroan ikusten diren izendapenekoak dira, eta ELO markarekin adierazi dute puntuaketa. Hitz Zentroaren arabera, Latxa 8B eredua munduko eredu hoberenen artean egotea oso berri ona da. Alderatuta, Claude Sonnet 3.5 (Anthopic enpresarena) eta GPT-4o (OpenAIrena) askoz handiagoak dira, eta haien pare izatea merituzkoa da. Hitz Zentroak dio Latxa handitzen eta hobetzen jarraitzen dutela, lehenbiziko proba besterik ez dela hau izan, eta halako konparazio proba gehiago egingo dituztela.

Zerrendatutako beste hizkuntza modelo handiei dagokienez, Gemini Googleren AA proiektua da, Command R+ Cohere izeneko enpresa batena, eta Llama 3.1 Meta enpresarena. Latxa 8B delakoa, aldi berean, Llama 3.1 horretan oinarrituta garatu da.

Eredu irabazleari dagokionez, Claude, Sustatun probatu genuenean ere izugarri ona iruditu zitzaigun.

Erantzun

Sartu