"Adimen artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko aitzakiarekin, EAEko hedabideentzako laguntza deialdi berezia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Kopuruz eta irismenez, eta euskarazko jarduna espreski kontuan hartzen ez direnez deialdian, aurrikus daiteke gazteleraz lan egiten duten hedabideek eramango dutela esleitutako 6 milioietan gehiena. Kopuruz eta baldintzegatik, antza du deialdiak 2021ean Covidaren aitzakiarekin eman zituzten laguntza zuzen batzuekin, zeinean 5 milioi euro banatu ziren, 4.7 gaztelerazko hedabideentzat.
Deialdiaren iragarpena atzo argitaratu zen, eta EHAA aldizkari ofizialean argitaratuko da baldintzen testua datorren astelehenean, uztailak 29. Eskakizunak aurkezteko epeak abuztua hartuko du. EHAAn argitaratuko dena oraindik zehaztu gabe, baliteke zirriborro honetan (PDF) Jaurlatitzak berak aurreratutakoa izatea.
Laguntza hauetara aurkeztu ahal izango dira eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak, eta ez tematikoak. Ezin dira aurkeztu kirol, zientzia, osasun, ekonomia, irrati formula musikal, edo beste edozein motatako eduki tematikoetan zentratutako hedabideak, ezta iritzi- edo entretenimendu-edukiak. Mota hauetakoak izan daitezke, betiere audientzia minimo batzuk demostratzen badituzte CIES ikertegiaren 2023ko Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera.
Erabiltzaile edo entzule kopuru horiek urteko kopuru metatuak izan daitezkeela dirudi, baina ez da argi zehazten argitaratu den zirriborroan. Euskararen aipu bakarra da irratien entzulegoari dagokiona, gainerakoan ez puntuazioan ez beste ezertan ez da euskara kontuan hartzen deialdian.
"Hedabide natibo digitalen" salbuespenearekin (orain gehitu ahal izango dira, uste dugunez, El Diario.es Euskadi edo Cronica Vasca bezalako medioak), deialdiak eman dezakeena gogora dakar 2021ean onartu ziren laguntza batzuk, orduan esleipen zuzena, deialdi publikorik gabea. Orduan horrela banatu zen dirua:
Hauxe da banaketa prentsa idatzirako:
Irratien kasuan:
Orduan esleipen zuzena izan bazen, orain memoria bat aurkeztu beharko dute laguntza berria jasotzeko interesa duten komunikabideek. Honako puntuetan zentratua:
Irudian, dirulaguntzak jaso ditzaketen bi hedabidek adimen artifiziala erabili idatzitako albiste zaborren adibide bat: edozer galdetu ChatGPTri eta kaka hori argitaratu.
Beste adibide bat, bat aski ez balitz:
Erantzun
Sartu