Teknologia albisteak

Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:58

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan ditzaketelako. Urte hasiera honetan nabarmendu daitekeen kasu larri bat da Apple egiten ari dena bere albiste laburpenekin, gezurrezko albisteak emanez eta ez gainera bere izenean, baizik eta kazetaritza-erakunde handien izenean,

Applek egin duena da iPhone erabiltzaileentzako albiste notifikazio sistema bat martxan jartzea, albiste nagusien laburpentxo bat eskainiz fidatzekoak diren iturrietatik (hala nola New York Times (NYT) edo BBCkoak, ikus irudietan).

Azaroan eta abenduan, ikusi ziren adibide horiek. Netanyahu atxilotu zutela, nonbait New York Times-ek argitaratu izan balu bezala; edo Luigi Mangionek bere buruaz beste egin zuela (BBC omen iturria). Bi albisteak gezurra dira, eta ez NYT-ek ez BBC-k ez dute horrelakorik argitaratu.

Kasu horien berri Apple-ri emanda, nonbait iPhoneen nagusiak urratsak emango zituela adierazi zuen 2024 amaieran; baina 2025a hasi da, eta segitzen du zerbitzu horrek disparateak esaten. Albiste honen arabera, hain zuzen, eta asteburu honetan bertan gertaturikoak, 

  • Munduko dardo-jaurtiketako lehiaketa Luke Little batek irabazi duela. Txapelketaren lehen egunean eman zuen jakinarazpena Applek, beraz nekez jakin zezakeen AA horrek nork irabazi behar zuen handik egun batzuetara-
  • Rafael Nadal tenislaria gay dela eta armairutik irten berri dela. Hau ere ez da gertatu, behintzat armairutik irtetearena.

Albiste faltsuen zabalkunde hau hain iruditu zaio kezkagarria RSF (Mugarik gabeko erreporariak) erakundeari, esku hartzeko eskatu diotela Appleri.

Erantzun

Sartu