Datorren ostegunean, azaroak 7, izango da Informatikari UEUk antolatutako Euskaldunen Biltzarraren aurtengo edizioa, IEB 2024, Donostiako, Carlos Santamaria zentroa, EHUren Donostiako kanpusean. Izena ematea doan da eta irekita dago azaroaren 5a bitartean, hemen.
IEB topaketen 13. edizioa da aurtengoa eta Adimen Artifiziala hartuko dute gaitzat, AA sortzailean jarrita fokua: teknologia honek informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko dute, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere.
08:30 - 09:00. Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:10. Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
09:10 - 10:00. Hitzaldia: Adimen artifizial sortzailea: historiatik eta histeriara? Mikel Artetxe Zurutuza (Reka-ren sortzaileetakoa eta EHUko Ixa taldeko eta HiTZ zentroko ikertzailea)
10:00 - 11:00. Softwarea garatzeko eta ikasteko bide berriak.
11:00 - 11:30. Atsedenaldia.
11:30 - 12:30. Laborategitik plazara.
12:30 - 14:20. Komunikazioak. Bi saio paralelo:
14:30 - 15:30 Bazkaltzeko tartea.
15:30 - 17:00. Tailerra. Sofwarearen garapena LLMak erabiliz: 10 adibide praktiko Juanan Pereira Varela (EHU Informatika fakultatea, ONEKIN Research Group)
Komunikazioen tartean (12:30 - 14:20), pare bat kontu nabarmentzeko.
Batetik, ikasleen ekarpenak sustatu asmoz, aurkeztutako GrAL eta MAL azalpen guztien artean bi sari banatuko dira: lanik onena eta originalena. Saria horretarako eratutako epaimahaiak banatuko du egunean aurkezpenak aztertu ostean.
Bestetik, Urtzi Odriozolak (Sustatun egiten dugun CodeSyntax-eko informatikariak) azalduko du LibreTranslate itzultzaile neuronalari euskara irakasteko saioa. LibreTranslate aplikazioak eskaintzen dituen aukeren inguruan hitz egingo du eta aurrera begira sortu berri den euskarazko modela hobetzeko zer egin daitekeen, datu sorta libre gehiago nola sortu edota agian, itzulpen espezializatuagoak egiteko (software libreko aplikazioak, bideojokoak…) zein bide jorratu litezkeen aztertuz.
Erantzun
Sartu