X/Twitter plataforman Grok izeneko adimen artifizialeko (AA) sistema trebatu dute azken hilabeteetan, eta ordainpeko kontuen esku egon ondoren, Elon Musk-ek erabaki du erabiltzaileentzat doan jartzea. Muskek ohi duen prudentzia eskasarekin, irudigintzako beste AA batzuetan pertsonaia errealekin irudiak egiteko modua moztuta egon arren, ez Grok-en: pertsonaia ezagunak marrazten ahal dituzu nahi duzuna irudikatzen (edo horretan saiatu behintzat) errealismo maila handi batekin.
Interfazea euskaraz baduzu Twitterren, ingelesez agertzen da Grok funtzio berria, baina gaztelaniazko aginduak ere ulertzen ditu. Goikorako eskatu diogu Donald Trump euskal dantzari gisa irudikatzeko. Ez dakigu oso ondo asmatu ote duen janzkerarekin...
Beñat Erezuma adituak kirolari batzuk superheroi gisa marrazteko eskatu dio, eta emaitza txukunagoak lortu ditu.
Irene Paredes eta Iñaki Williams euskal futbolariak dira, eta Ernesto Valverde entrenatzailea.
Eta beste hau, Juan Carlos Espainiako erregea bertsolari... Ternua jantzia Grokek jarriko zion edo Erezumak eskatu?
Adibide hauek inozente samarrak dira, baina Twitter izanda, jendea ari da erabiltzen tresna eraso eta keinu mespresatzaileak egiteko. Lotura honetan ikusiko duzu nola futbol jokalari beltz batzuei nolako barrabaskeriak sortu dizkieten. AA mundua hobetzeko?
Erantzun
Sartu