Hitz Zentroak zabaldu du sareetan kolaborazio eskaera bat, ez Zentroak berak sortutako ekimena baizik eta Huggingface erakundean Argilla deitu duten esperimentu eleanitzekoa, adimen artifizialak (AA) entrenatu ahal izateko datu sorta eleanitz libre bat sortzekoa. Ekimen honen lehen urratsa testu batzuen kalitatea neurtzea da, hau da, hezkuntzarako baliagarriak diren edo ez esatea.
Egin behar dena login orri honetan (erabiltzailea sortu behar da), eta ondoren, eskainitako hizkuntza desberdinen artean euskararen laukia topatu, eta bertan sartu.
Agertuko zaizkizu testu batzuk interfazean, eta puntu/klik batzuen araberas sailkatu behar dituzu.
Adi balorazio puntuei:
Eskatzen dute kriterio hauek erabiliz edukia baloratzeko. Tira, deigarria iruditu zaigu Wikipediakoa proposatzea balio gutxiko gisa, baina ebaluazioa zuk egin behar duzunez, zeuk baloratu Wikipediakoa tokatzen bada, balio hori eman ala gehiagokoa merezi duen.
1 (None) HEZKUNTZARAKO BALIO GABEKO EDUKIA
- Hezkuntza edo irakaskuntza helburu ez duen edozer.
- Dibertimendurako edukia, publizitatea edota eduki pertsonala.
- Bertatik ezer ikasi ezin den edukia.
Adibidez,
- Sare-sozialetako eguneroko elkarrizketak eta eztabaidak.
- Online denden produktuen zerrendak.
- Publizitate orriak.
- Eguneroko bizitzari buruzko blog pertsonalak.
- Ikuskizun eta beste dibertimendurako edukiari buruzko foroak.
- Komentario eta iruzkin atalak.
- Kirol-partiden erreportaiak.
2 (Minimal) HEZKUNTZARAKO BALIO MINIMOKO EDUKIA
- Datu edo informazio gutxi duena.
- Gehienetan hezkuntzara edo irakaskuntzara bideratuta ez dagoen edukia.
- Informazioa kasualitatez agertzen da, baina ez du irakastea helburu..
Adibidez,
- Datu zehatz (gutxi) batzuk ematen dituzten albisteak.
- Bidaia blog sarrera bat, lekuari buruzko datu batzuekin.
- Produktu baten balorazio bat, dataile tekniko gutxi batzuekin.
- Enpresen web-orriak, industriaren informazio gutxirekin.
- Sukaldaritzako errezetak.
- Dibertimendurako edukia, aldizka datuak ematen dituena.
3 (Basic) HEZKUNTZARAKO BALIO GUTXIKO EDUKIA
- Zerbait azaltzeko edo irakasteko entseguak.
- Informazioa sakabanatuta duten edukiak.
- Balio gabeko edukiarekin nahastutako baliodun edukia.
Adibidez,
- "How to" edo "Nola egin" gida basikoak, publizitatearekin.
- Wikipedia moduko oinarrizko artikuluak.
- Kontzeptuak azaltzen dituzten blog-ak, baina azalpenetan sakondu gabe.
- Amateur bideo-tutorialen transkribapenak.
- Kontzeptu zientifikoen azalpen xaloak.
- Gertaera historikoen deskribapen azkarrak.
4 (Good) HEZKUNTZARAKO BALIOZKO EDUKIA
- Hezkuntzara edo irakaskuntzara bideratutako edukia.
- Ondo antolatutako informazioa.
- Ikasketarako baliozkoak diren edukiak.
- Gabezia gutxi batzuk izan ditzakeen edukia.
Adibidez,
- Tutorial zehatzak, pausoz-pausoko argipenekin.
- Hezkuntzara bideratutako ondo idatzitako blog sarrerak.
- Gai bati buruzko gida sakonak.
- Prozesu zientifiko bati buruzko azalpen garbiak.
- Ondo antolatutako ikasketa materiala.
- Hezkuntzarako web-orri artikuluak, adibideekin.
5 (Excellent) HEZKUNTZARAKO BALIO HANDIKO EDUKIA
- Hezkuntzara edo irakaskuntzara bideratutako eduki bikaina.
- Egitura argia eta azalpen sakonak.
- Adibide lagungarriak dituena.
- Distrakziorik gabeko edukia.
Adibidez,
- Irakaskuntza material profesionala. • Ondo sorturiko ikasketa moduloa.
- Gida sakonak, adibide garbiekin.
- Kontzeptuak sakonki azaltzen dituzten artikuluak.
- Kalitate handiko irakaskuntza materiala.
- Adituen adierazpenak.
6 (Problematic Content) ARAZODUN EDUKIA
- Hizkuntza okerra.
- Irakurgaitza den edo txarto idatzita dagoen testua.
- Eduki desegokia.
- Automatikoki sortutako testu zentzugabea.
Adibidez,
- Espero den hizkuntzan (euskaraz) ez dagoen testu bat.
- Formatu okerreko testuak.
- Adimen artifizial batek sortutako testuak, oso nabaria denean.
- Eduki desegokia, mingarria edo bortitza.
- Web orri puxketak.
- Ebaluatzeko teknikoegia den materiala.
Argilla esperimentuak dio datuak modu librean (Commons lizentziaren batekin) lortu direla, eta emaitza ere era horretan tratatuko dela. Helburua, euskarazko adimen artifizial sortzaileak hobetzeko datu-multzo ireki bat sortzea da.
Erantzun
Sartu