ARTEK[LAB]ek eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatutako ekitaldia abenduaren 14an izango da, BadaLaben
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatuko da abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak Jaime de los Ríosek zuzentzen duen ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaituko da. Bertsolaritza eta teknologia nahasten dituen ekitaldia da eta bi gaiak uztartzen dituzten hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
Hitzaldiak 11:00etatik 13:30ak bitartean eskainiko dira; guztira 5 izango dira, bakoitza 30 minutuko iraupenarekin eta arduradunak bertsolariak, artista digitalak, musikariak eta programatzaileak izango dira, batez ere. Gainera, hitzaldien artean denbora-tarteak egongo dira bertaratutakoen artean aurkeztutako gaiei buruzko hizketaldiak emateko.
Tailerrak 11:00etatik ekitaldiaren amaiera arte luzatuko dira (16:00ak arte). 5 tailer egingo dira guztira eta Bertso Hackatoira gerturatzen den pertsona orok parte hartu ahal izango du, tailer interaktiboak baitira. Hitzaldietan bezala, bertsolaritza, musika eta teknologiarekin harremana duten pertsonak egongo dira tailer bakoitzaren atzean. Gainera, Xenpelar Bertso Eskolak egingo duen bertso paper lehiaketaren sari banaketa Bertso Hackatoiaren parte izango da.
Hitzaldien arduradunak hauek izango dira:
Tailerrei dagokienez, hauek izango dira gonbidatuak:
Informazio gehiago, hemen: https://bertsohackatoia.hotglue.me
Erantzun
Sartu