Teknologia albisteak

Xabier Mendiguren

Erabiltzailearen aurpegia

idazlea eta editorea

Erabiltzailearen jarduna

1

Gizarte Segurantza euskal sortzaileen kontra?

2016-11-12 : 10:18

Sormena zigorturik. Urte honen hasieran azaldu zen albistea komunikabideetan, Espainiako hainbat idazle edadeturi Gizarte Segurantzak beren pentsioa itzultzeko eskatzen ziela, liburuen salmentatik dirutxo bat eskuratzen jarraitzen zutenez, erretiroa kobratzeko eskubiderik ez zeukatelakoan. Galdetzen hasi, eta denak bat zetozen hura zorakeria bat zela, jubilazioko dirua lan-bizitza osoan kotizatutakoaren ordain bidezkoa delako, eta sormenak (gizarte osoari onura dakarkion jarduera izaki) beste tratamendu bat behar duelakoan. Bitxikeriatzat hartu zen hemen berria, espainol burugabeen xelebrekeria urrun bat zelakoan edo...

Itzulpena ez da matematika

2016-10-14 : 09:19

Bob Dylan-i Literaturako Nobel Saria eman diotela-eta, hari aurretik egindako itzulpenak ikusten hasi naiz, eta konturatu kanta bera Julen Gabiriak eta Juan Garziak euskaratu dutela, nork bere aldetik. Itzultzaileen inizialak berdinak izan arren, bakoitzak bere estiloa du, bere gustuak eta irizpideak, irakurtzen dituenak ikusiko duen bezala.

Urkullu ez da txinatarra

2016-09-25 : 10:57

Euskal Komunitate Autonomoko (utzidazue horrela deitzen, siglak ere errazagoak ditu: EKA) hauteskunde egunaren bezperan suertatu da Zinemaldiko Palmaresa, eta, Legebiltzarreko aulkiekin zer gertatuko den jakiteko zain, ez dirudi sorpresa handirik izango denik, ez behintzat pelikulekin adinakorik.

Sumin istorioak azken egunean

2016-09-23 : 15:49

Gaur da azken eguna Zinemaldiak, bihar sariak banatu aurretik. Ez gara sartuko pronostiko, iragarpen eta kinieletan, baina ez dago asmatzen erraza, sail ofizialean lehiatu diren filmen maila bataz beste nahiko erdipurdikoa izan baita. Dena dela, azken egunak niri behintzat zapore gozoa utzi dit, bi film guztiz desberdinekin: batetik Ewan McGregor aktore ezagunak zuzendutako "American Pastoral", eta bestetik Lee Sang-il japoniarraren "Ikari" (Amorrua).

Salaketa kalitatez filmatuta

2016-09-22 : 16:42

Zinema sozialak ere badu bere txokoa, marjinala produkzio-bide garesti eta konplikatua duen industria honetan, baina frankotiratzaile batzuen ahaleginari esker irauten duena. Egoskor horien artean prestigiotsuenak, beharbada, Oliver Stone estatubatuarra eta Len Loach britainiarra dira, eta bien film bana izan dugu zinemaldian. Stonek "Snowden" aurkeztu du sail ofizialean baina lehiatik kanpo, eta Loachek "I, Daniel Blake" Perlak atalean.

No future

2016-09-21 : 15:52

Orain dela 40 urte modan jarritako leloa izan zen izenburuko hori, Ingalaterran sortu berria zen punk mugimenduari lotua, baina krisi ekonomikoak eta gizarte-estiloarenak oro har Mendebalde osora zabaldu zuena. Bada, egunotan ikusten ari garen filmei kasu egitera, halako une ilun eta esperantzarik gabe batean gaudela esan liteke, nihilismoan edo anomian jausitako nerabeei buruzko pelikula zein baino zein goibelagoak ari baitzaizkigu ematen Zinemaldiko sail ofizialean: "Nocturama", "Plac Zabaw", "As you are", "Jesus"...

Maisuen perlak

2016-09-21 : 09:58

Zinemaldian ibili eta gero, gomendio zehatzen bat eskatzen dizutenean, aztergai nagusi izaten dugun sail ofizialeko film gutxi aholkatu ohi ditugu, irregularrak edo arraroak edo ez-dakit-zer izaten direlako bertan ikusitako asko. Aldiz, Perlak sailean, Venezia, Cannes edo Berlindik barrena iritsita, gauza potenteagoak ikusi ohi ditugu, konbentzionalagoak batzuetan, iradokitzaileagoak ere bai beste batzuetan. Aurten, adibidez, Custurica, Ozon, Larrain, Frears, Verhoeven, eta abarren proposamenak dastatu ditugu. Bat aukeratzekotan, "Elle", Paul Verhoeven-ena.

Odolaren usaina

2016-09-19 : 15:26

Garai eta leku jakin batean egiten den artea gizarte horren adierazgarri baldin bada, Donostiako Zinemaldian erakusten ari zaigun zeluloide sorta, zerbaiten sintoma izatekotan, gizarte bortitz batena izango litzateke. Ez bakarrik indarkeria politikoari eskainitako ziklo bat dagoelako, edo thrillerren ugaritasunagatik: azken batean, genero narratibo klasiko bat da hori honezkero. Baina, adibidez, oheko eszenak baino gehiago ikusi ditut kirofanoko ebakuntzak edo morgeko autopsiak, eta sexua bera, gehiagotan agertu zait bortxaketa gisa maitasunaren adierazpide moduan baino. Haur txikien hilketa krudelen pilaketa ez aipatzearren. Ez dakit benetako sintoma den, baina argi dago samurtasuna eta goxotasuna ez direla modan dauden balioak gaurko zineman.

Zinak eta minak

2016-09-18 : 13:46

Zinemaldi batean film pretentzioso, arraro, hanpatu eta bitxi ugari eman ohi da, ikuslea ohituta dago horretara, baina guk, halako proposamenak alde batera utzi, eta sail ofizialean txukunena iruditu zaiguna komentatuko dugu: "Eidurinn" (Zina) film islandiarra, Baltasar Kormákur-ek idatzi, zuzendu eta antzeztua.

Espainiarren itzal-argiak

2016-09-17 : 18:58

Larunbat honetan film mordoxka eman dute Zinemaldiko sail ofizialean, baina denen artean nabarmenena (ez dakit kalitatez, bai interes soziologikoz behintzat) "El hombre de las mil caras" egiten zaigu, Alberto Rodriguezek Francisco Paesa eta Luis Roldani buruz egindako thrillerra.

Poeta bere labirintoan

2016-09-17 : 09:04

Hasiera txukuna izan du 64. Zinemaldiak. "La fille de Brest" txukuna sail ofiziala hasteko, "Toni Erdam" harrigarria Perlak sailean, eta sekzio berean, gauez, "Neruda", luzexeago komentatuko duguna.

Balantze presazko eta kiniela ausazko bat

2015-09-25 : 13:07

Ostiralean ikusi ditugu sail ofizialeko azken bi lehiakideak: Marc Recha katalanaren "Un dia perfecte per volar" eta Philippe Lesage kanadarraren "Les démons". Biak ere haurtzaroan zentratuak, eta biak ere alde batera uzteko modukoak.

Egin behar ez dena

2015-09-24 : 21:23

Zinemaldi batean ikus ditzakezu pelikula ederrak, kitzikagarriak, sujerikorrak, inspiratzaileak, bikainak, zoragarriak; eta baita ere aspergarri, motel, arraro, ulerkaitz, jasanezin eta amorragarriak. Kategoria horietan guztietan sartzeko moduko filmak ikusi ditugu Donostian, eta onartzen dugu. Apustu antzeko bat da; baldintza nagusia da hautatzaileek zinema desberdin, original, ausarta ekarri behar dutela, bere etikan edo estetikan arriskuak hartzen dituena, bere berritasun formalekin ikuslea txunditzeko edo proposamen tematikoarekin pentsarazteko. Egin behar ez dena da "Freeheld" bezalako zerbait programatu.

Zertan sinesgarri, zertan ez

2015-09-24 : 08:23

Imanol Uribek ere ekarri du film bat Zinemaldira, "Lejos del mar", eta sail ofizialean eman dute, lehiaz kanpo. Han-hemen ikusi ditudan komentarioengatik, jende guztia dabil filma larrutzen, baina nik ikusi dizkiot gauza positiboak, sinesgarritasun-arazoekin batera. Euskal ikusleentzat interesa izango duelakoan, guk ere botako dugu geure alea.

Etxe-orratz bat bezain garai

2015-09-22 : 19:36

Zinemaldiaren erdia baino gehixeago pasatu da; goiztxo da balorazioetarako, baina sail ofizialean bataz besteko maila eskastxo doala esateko moduan gaude, ikusitakoak ikusita. Atzo eta gaur ikusitakoen artean, film apal aipagarri eta kaxkar ahanzgarrien artean, bat nabarmentzen da, kalitatez eta indarrez: Ben Wheatley zuzendari britainiarraren "High Rise".

Amama: eder, sakon, hunkigarri, pentsarazlea

2015-09-21 : 12:15

Iritsi da "Amama", Asier Altunaren filma, denok itxaroten genuena, eta aparteko iruzkina eskainiko diogu. Xalbadorren bertsoaribuelta emanda: ez bakarrik gurea, baizik ederra delako. Ederra, sakona, hunkigarria; ideiaz, sujerentziaz eta irudi liluragarriz betea.

Coitus interruptus

2015-09-20 : 20:51

Igandean ere programazio eskuzabala oparitu digu Zinemaldiak, beste hiru film eskainiz sail ofizialean. Alex de la Iglesia bilbotarraren "Mi gran noche", Larrieu anaia frantsesen "21 nuits avec Pattie" eta Runar Runarsson islandiarraren "Sparrows". Bai baina ez sentipenarekin utzi gaituzte, oro har.

Batean bale, beste bitan kale

2015-09-19 : 15:41

Larunbat honetan bete-betean sartu gara Zinemaldian, eta sail ofizialak egitarau oparoa prestatu digu gaurko, hiru film programatuta, kalitatez baina ez da horren distiratsu joan: Cesc Gay katalanaren "Truman" atsegina baldin bada, Terence Davies  britainiarraren "Sunset Song" luzetxoa, eta Lucile Hadzihalilovic-en "Evolution" zuzenean jasangaitza.

1

Hordago handira eta txikira

2015-09-18 : 18:30

Hasi da 63. Zinemaldia. Inaugurazioko filma, sail ofizialean lehiaz kanpo erakutsi dena, Alejandro Amenabar espainiarrak Ipar Amerikan eta ingelesez grabaturiko "Regression" thriller-a izan da. Horren osagarri, Zuzendari Berrien saileko "Pikadero" ikusi dugu, Ben Sharrock eskoziarraren lehen film luzea, Arratian eta euskaraz errodaturiko komedia minimalista.

Regression ikustera, Amenabarrena, Ethan Hawke ta Emma Watsonekin. Ea zer ematen duen....

2015-09-18 : 10:26

Regression ikustera, Amenabarrena, Ethan Hawke ta Emma Watsonekin. Ea zer ematen duen.

Aurrekoak ››