Martxel Ensunza ingeniari, irakasle eta euskaltzain urgazlea abuztuan hil zen, 73 urte zituela. Besteak beste, zientzia eta teknologiazko euskarazko testuak idazteko baliabideak zabaltzeagatik nabarmendu zen. Formulazio matematiko-fisikoetarako irakurbiderako arau nagusiak euskaraz proposatzen aitzindari izan zen, Kepa Sarasola irakasle eta informatikariak nabarmendu duenez.
Martxel Ensunza izan zen lehena 1984an, formulazio matematikorako irakurbiderako arau nagusiak euskararako proposamena egiten. 2001. urtean doktore tesian definitu zituen zehatzago: Ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematiko-fisikoen irakurbidea; bilakaera historikoaren azteketa eta zenbait proposamen berri. 2011ko liburu batean, "zientzia_eta_teknikako_euskara_arautzeko_gomendioetan" jaso ziren gero, Jose Ramon Etxeberriak koordinatu zuen lanean, eta horixe dugu gai honetako biblia euskal zientzialarientzat.
Ensunzak definitu zituen arauak zeharo onartuak izan dira, eta gaurko belaunaldek normaltasunez erabiltzen dituzte, arazorik gabe.
Teknikoki hiru arau orokor lantzen lagundu zuen Ensunzak, eta Wikipediako bere orrian jasoak agertu dira: sinbolo bakunen izendapena, sinbolo barne-egituradunen izendapen eta irakurbidea, eta sinbolo-kateen irakurbidea. Euskaraz hau bezalako formulazioak egiteko modua horretan oinarritzen da hain zuzen:
Sinboloak | Sinboloaren irakurbide teknikoa |
---|---|
a azpi i | |
integral atik bera | |
limite. ixa zerorantz doanean | |
deribatu i grekoa ixarekiko | |
batukari. i berdin batetik enera |
Formula luzeagoetako adibideak:
[a] [gehi] [b] [berdin] [c] |
|
{balio absolutu [efe ixa] [ken] [efe ixa azpi ka]} [txikiago] [bat] |
|
[limite, ene infiniturantz doanean] {[ixa ber ene ken bat [zati] [ene gehi bat faktorial]} [berdin] [zero] |
Loiun jaio eta Bilbon 73 urte zituela hil zen Ensunza joan den abuztuaren 23an. Ingeniaria zen, eta irakasle izan zen EHUn eta Udako Euskal Unibertsitatean ere. UEUn hain zuzen argitalpengintza-zerbitzuaren sorreran parte hartze zuzena izan zuen. Euskaltzaindiareako Lexiko Ebazpenen Finkapena (LEF) batzordean parte hartu zuen 1989 eta 1995 urteen artean, eta euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Erantzun
Sartu