Atzo 22:00etan amaitu zen Telendroaren lehiaketa. Philippe Portes izeneko baten "eltelendro.com" helbidea zegoen atzo lehenengo postuan eta berak eraman du saria. Aurkiko telendroa zortzigarren geratu da.
Dirson webgune gaztelaniazkoak bota zuen ideia apirilean. Euskarazko telendroa ere bagenuen, Aurki bilatzailearen domeinuan: www.aurki.com/Telendro. Aurkik irabazi zuen lehenengo sprint-a eta lehiaketaren amaieran zortzigarren bukatu du.
Duela bost hilabete ez zegoen emaitza bat bera ere "Telendro" hitzarekin eta orain 170.000 orrialde baino gehiago daude. Esan bezala, Phillippe Portes-en www.eltelendro.com webguneak irabazi du lehiaketa; "Google. Los mejores trucos" liburua eraman du.
Irabaztea nola lortu duen jakin nahi baduzue, elkarrizketa egin diote Dirsonen.
Erantzun
Sartu