Teknologia albisteak

Gazteok "MATRAKA" egitera goaz!

Erabiltzailearen aurpegia
Matrakakide - Matraka
2004-09-29 : 11:09

Gazteon komunikazioa, sormena eta partehartzea sustatzea helburu duen gunea abian da. Matraka-k gazteon topaleku berria izan nahi du, gazteok gazteontzako sortu eta erabilitako bitartekoa.

Matraka-ren webgunea martxan da, eta dagoeneko hainbat gune interesgarri eskaintzen ditu modu malgu eta erabilterrazean: di-da, kon-tu-tak-tu, erokrazia, ze sua, agenda, elkarrizketa...

Guztiak gazteon partehartzean oinarritzen dira. Izan ere gazteok izango gara Matraka-ren sortzaile eta hartzaile. Nahi adina gai eta modu izango ditugu Matrakakide izateko. Zure albiste, kritika, iritzi, argazki edo marrazkien zain gaude Matraka sarea ahalik eta zabalen izateko.

Hizpideak ere nahi adina izan daitezke: musika, jaiak, sexua, teknologia berriak, hezkuntza... www.matraka.info gunean sartzea besterik ez duzu. Matraka hasi besterik ez da egin, eta laster beste bitarteko bat eskainiko digu gazteoi.

Beste Webgune Euskaldun Bat

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago