Teknologia albisteak

BOE zozketen on-line emankizunaren harrera ona Euskadin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - www.etxebide.info
2004-09-28 : 11:09

Pasaden uztailean www.etxebide.info atarira gehitu ziren BOE zozketa publiko nagusien bideo emankizunak. Etxebidek dioenez, euskal internauten artean oso harrera ona izan dute. Jasotako erantzuna ona izaki, zerbitzua eskaintzen jarraituko dute.

Martxan jarri zen unetik Zozketen emaitzak on-line kontsultatu atala 5.066 pertsonak bisitatu dute, Gasteizen eta Bilbon ekaina eta uztailaren artean hurrenez hurren egin diren zozketen emaitzak begiratu eta ikusteko.

Funtzionamendua

Atal hau internauta guztiei irekita dago eta edonork ikus dezake www.etxebide.info webgunean zozketaren emankizun osoa edo zatiren bat, hala nola bere ordenagailuan bideo osoa deskargatu, hori nahiko erabiltzailek egin dutelarik.

Honetaz gain, tratu berezi eta murriztu bat dago baldintzak bete eta zozketa horietan parte hartzeko onartutako pertsonentzat.

Beraien NAN edo espediente-zenbakia sartu, eta zein zozketa kontsultatu nahi zuten jarri ondoren, pantailan bertan esleipendun izan diren ala ez agertuko zaie. Baiezko kasuan gainera, beraien izena irakurri izan zen zozketaren unea ikusteko aukera izan dute, bideo osoa ikusi beharrean.

Eragiketa hori, zuzenean zegokien zozketara joan ahal ezin izan zuten pertsona askok egin dute. Interneten bidez birtualki ongien zetorkien unean parte hartzeko aukera izan dute.

On-line zozketa berriak

Orain arteko emaitzak ikusita, datozen hilabeteetan aurrera eramango diren BOE zozketa nagusietan zerbitzu hau eskaintzen jarraituko dute.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago